
Azken partida ofiziala duela bi hilabete izanda, lehiaketara itzuli da SUPER AMARA Bera Bera, 2022ko lehen garaipena lortzeko lana oparoa egin behar izan duelarik. Minutuak paatu ahala defentsan intentsitatea handitu dute, Aallak geldiketa onak egiin ditu eta azken minutuetan jaurtiketetan eraginkor, donostiarrek bi puntuak eskuratu dituzte,.

Imanol Álvarez baja izanda, Álex Noguések zuzenduko du gaur, Nely Carla Albertoren laguntzarekin, SUPER AMARA Bera Bera Balonmano Morvedreren aurka (19, 30etan) Sagunton, Guerreras Iberdrola Ligako hamabigarren jardunaldian. Mauro Antonio Moreno (madrildarra) eta Cristina Martin (kataluniarra) epaileek zuzenduko dute lehia.

Denboraldi amaiera arte SUPER AMARA Bera Berak etxean jokatuko dituen partidak ikusi ahal izateko aukera berri bat ezagutarazi du klubak: helduek 56 euro ordainduko dute, jubilateu eta gazteenek (5-14 urte), 30 euro. Egungo abonutuek bezala, Kopako abonamenduan %20ko deskontua ere izango lukete.