Superkopaz geroztik 16 jokalariak oso-osorik elkartzeko eguna zen, lesiorik gabe, guztiak prest, baina ezin izanda, gaurkoan Malena Cavo ondoezik zegoelako etxean gelditu da –ez dauka Covideko sintomarik- eta, bestetik, Nely Carla Albertok entrenaldia zuzendu behar izan du Imanol Álvarez, Covid 19an positibo delako eta Álex Nogués, bigarren entrenatzaileak etxeratzearekin datozen egunotan amaituko duelako.

Euskal Ligan, Bera Berak lehen faseko azken-aurreko partidari ekin zion larubatean Etxebarrin, Kukullagaren aurka lortutako garaipenari esker lidergoan kokatu duena, halere, Arratek bi partida jokatu behar ditu.

Espainiako Eskubaloi Federazioako Konpetizio Batzordeak Zonzamas Cicar Lanzarote taldeak aurkezturiko aplazamentu eskaera onartu du, hau da, SUPER AMARA Bera Berak Guerreras Iberdrola ligaren 11. Jardunaldiko partida, Lanzaroten igande eguardian jokatu behar zena bertan behera gelditu da.

Ia bi hilabeteko etenaldia izan ostean, lehiaketara itzuliko da SUPER AMARA Bera Bera Guerreras Iberdrola Ligan. Horretarako, larunbatean Lanzarote egingo du bidaia eta igandean (12etan Donostiako ordutegian) 11. jardunaldiari ekingo Zonzamas Cicar Lanzarote taldearekin.

Zazpi beharrean, lau izango dira Bera Bera Eskubaloiak jokatuko dituen partidak asteburu honetan. Euskal Ligan, Lacturale Bera Bera kadete Urdulizen izango du lehia baina Euskal Federazioko Lehiaketa Batzordeak Bera Beraren eskaera onartu du, kasu positiboak dituelako eta partida jokatzeko behar ziren jokalariak aurkezteko kolokan zegoelako. Bizkaian ere senior taldeak izango du hitzordua Kukullagarekin, puntuak pilatzen joateko partida garrantzitsua.