
Air Europako hegazkinean matxaru batek bost ordu baino atzerapenarekin iritsi zen SUPER AMARA Bera Bera Arrecifera partida hasi baino bi ordu lehenago –ordubete beranduago hasi zen- eta lehen zatian egindako defentsari esker bi puntuak eskuaratu ditu Zonzamas Cicar Lanzarote (21-30) taldearen aurka.

Senior taldea izan ezik, gainontzeko taldeak Gipuzkoan arituko dira denboraldia amaitu bitartean. Verónica Valverderen taldeak partida garrantzitsua izango du bihar Errenteriko Galtzarabordan Ereintzaren aurka, Euskal Ligako bigarren fasearei begira eta Federazio Garaikurra izeneko txapelketari ekingo diete jubenilek eta kadete mutilek.

SUPER AMARA Bera Berak bihar Lanzarotera egingo du bidaia Guerreras Iberdrola Ligako hamaikagarren jardunaldia berreskuratzeko. Hortaz, bihar ostiralean 21etan (Victoria Avilés eta María Sánchez, andaluziarrak) Zonzamas Cicar Lanzaroteri egingo dio bisita. Imanol Álvarez entrenatzaileak 16 jokalariak eramango ditu.

Bera Bera klubak eta Ugalkortasunaren Euskal Institutukoak (IVF Donostia) hitzarmena sinatu dute gaur sona handiko ugalketa klinikak eskubaloi taldearen babesle izate aldera.

Hiru talde genituen asteburuan burutu diren Euskal Ligarako promozioan eta, helburua lortzea zaila bazen ere, hirurak Gipuzkoako txapelketetan geldituko dira.
Lacturale Bera Bera Jubenil taldeak Covid 19 kasuak jasan izan ditu eta ezin izan du bere mailarik onena eman; kadete taldeari partidak luzeegiak egin zaie eta jubenil mutil taldea aurreneko partidako arantza kentzen saiatu da larunbatean eta igandean.