
Asteburuak emaitza onak utzi digu, euskal ligan, Bera Berak Ameztoi Zarautz gainditu zuen eta, garaipenaz gain, gol average delakoa bereganatu du eta lidergoan kokatu da.
Bestetik, Gipuzkoako txapelketan, jubenil mutilen mailan, Herrería Bidebieta Bera Berak fase honetako aurreneko garaipena lortu zuen.

Aurreneko zati bikainari esker, SUPER AMARA Bera Bera Caja Rural Aula Valladolidi irabazi dio gaur Cigalesen jokaturiko lagunartekoan (24-27).

SUPER AMARA Bera Berak Mundialak eragindako etenaldiaren bigarren lagunartekoa jokatuko du bihar 19etan Cigalesen Caja Rural Aula Valladoliden aurka.
Urteko azken jardunaldiari ekingo diote asteburuan Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeek. Zazpi partida izango dira guztira, azpimarratzekoak dira Euskal Ligan senior taldeak igandean Bidebietan jokatuko duena Ameztoi Zarautzekin, aurreneko bi postuetan gelditzeko erabakiorra. Bestetik, Herrería Bidebieta Bera Berak larunbatean 18etan Bidebietan Urnieta Guria Jatetxea hartuko du, bigarren faseko bigarren jardunaldian.

Eguraldi txarra zela eta Gipuzkoako Foru Aldundiak infantil eta kadete mailako partidak bertan behera utzi zituen, hortaz, Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeek lau partida baino ez zituen jokatu asteburuan. Euskal Ligan, Lacturale Bera Bera taldeek amore eman zuten Kukullagarekin eta senior taldea nagusitu zen Irauliren aurrean. Mutilen jubenil mailan berriz Gipuzkoako txapelketa irabazteko multzoan Herrería Bidebieta Bera Berak Irunen galdu zuen aurreneko partida.