
Lehiatzeko erritmoa gehiegi ez galtzarren, SUPER AMARA Bera Bera eta Zubileta Evolution BM Zuazo taldeek lagunartekoa jokatuko dute bihar larunbata 18,30etan Zallako udal kiroldegian.
Zubia igarota, Gipuzkoako nahiz Euskadiko txapelketek egutegiei helduko diete berriro asteburu honetan Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeek, guztira bederatzi neurketa. Azpimarratzeko Euskal Ligako norgehiagoka zailak dituztenak Lacturale Bera Bera taldeek Kukullagaren aurka eta Herrería Bidebieta Bera Bera jubenil mutilek bigarren faseari ekingo diote Irunen.
Espainia, Brasil eta Argentinak bat egingo dute bihar Torreviejan hasiko den Main Round delakoan, final-laurdenetako bi txartelak lortze aldera. Japonia, Kroazia eta Austria I. multzoa osatuko dute.
Hamar urte baino gehiago dira Bidebieta kiroldegiak 8 eta 11 urte bitarteko neska-mutilak jasotzen dituela. Bera Bera Eskubaloi eskola da, ostiralero ekintza ezberdinak egiten dituzte María Gracia eta Malen Morandeiraren gidaritzapean eta Verónica Valverde, Ramón Frutos edo Begoña Garcíaren laguntzaz.