
Euskal ligako partidak ezean, Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeek hiru partida izango dituzte larunbatean, horietatik Bidebietan bi eta bestea, Ordizian:

Bukatu bezala hasiera emango dio urteari SUPER AMARA Bera Berak, Ammman prestakuntza fisikoa lantzen bihar goizean, hain zuzen. Arratsaldean Josean Gasca kiroldegian egingo dute pistako saioa, bi hitzordu horiek baino lehenago antigeno frogak egingo dituzte goizean goiz, hamar egun egin dituztelako elkarrekin egon gabe. Eta opor hauetan jokalari batek Covid 19an positibo eman duela adierazi dio klubari.

Imanol Álvarezek 23 jokalari erabili ditu 2021ean, horietatik, 14k egin dute 2020-21 eta 21-22 denboraldien arteko transizioa eta anbizioa eta hazteko gosea erakutsi duen gazte multzoa osatu du.