
SUPER AMARA Bera Berak bihar larunbata 19etan Handbol Sant Quirze hartuko du Zumaiako Lubaki kiroldegian (Lucas Cespo eta Pedro Eras, galizarrak) bigarren itzuliaren hasieran, helburu bikoitzarekin sailkapenean duen tartea mantentzea eta Zumaiako zaleen eta Pulpoko harrobiko jokalariekin gertu egotea.

Asteburu mamitsua Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeentzat. Izan ere, bederatzi partida antolatu dituzte: Usurbil, Yoldi, Zarautz, Zumaia, Irun eta Bidebietan. Azpimarratzekoa, azken hau, Euskal Ligako senior taldeak bigarren faseari ekingo dio Urdaibai Bilboats taldearen aurka, larunbatean 20,10etan.
Zumaiako Lubaki kiroldegiak Guerreras Iberdrola Ligako 14. Jardunaldiari dagokion partida hartuko du larunbatean 19etan, SUPER AMARA Bera Berak eta Handbol Sant Quirze jokatu beharrekoa.

SUPER AMARA Bera Berak larunbatean Gascan, Rocasaren aurkako garaipen ikusgarri batekin, Guerreras Iberdrola ligako lehen itzuliari amaiera jarri zion, 12 garaipen eta berdinketa batekin, tartea ireki du arerioarekiko, lehiaketako lehen zati ia biribila sinatuz, alegia.

Partida borobila, SUPER AMARA Bera Berak proposatu duen hori baino hobeto atera zaio beti zaila den Rocasa gainditzeko (33-20, 17-7 atsedenaldia) defentsa bikain bati esker, kanariarren albokoak estutu zituena, Maddi Aalla atezainak %47ko portzentzaiarekin orma bat eraki zuen, erasoan hutsuneak aurkituz Sara Gil protagonista (7 gol).