
Larunbata beteta dago Bera Berako harrobiarentzat, iganderako partida bakarra utzi duelarik. Azpimarratzeko, Euskal Ligan, Bera Bera eta Askartza taldeen arteko lehia, Gipuzkoako Federazio kopan Lacturale Bera Bera jubenil taldeak Pulpo hartuko du, kadeteak La Salle arituko dira eta Bera Bera Urdina kadete Yoldin.

Ugalkortasunaren Euskal Institutukoko (IVF Donostia) Euskadiko Zuzendari nagusi David Iruretagoyena eta Elisa Pérez zuzendari medikoa SUPER AMARA Bera Berako jokalarien entrenaldira gerturatu dira kirol eliteak ugalkortasunean eragin lezakeen arazoen berri emateko eta etorkizunean arazo horiek saiheste aldera IVF Donostiak nola lagundu lezake azaltzeko.

Lehenengo itzulia amaitu zenean Imanol Álvarez ohartarazi zuen: “oraindik liga erdia falta da”. Atzo, martxoak 9, Covid eta Europako partidek eragindako atzerapen gehienak jokatu ziren eta Unicaja Banco de Gijón taldeak Rocasa (23-22) gainditu zuen SUPER AMARA Bera Berarekiko puntu bakar batera kokatuz.

Selekzioek eragindako etenaldia amaituta, SUPER AMARA Bera Bera ligara itzuliko da larunbatean Valladoliden (19etan). Martxoan gaude, lehiaketa amaitzeko azken hamar partidetan sartu gara eta entrenatzaileak adierazi du “liga irabazi nahi badugu puntuak leku guztietan atera beharko ditugu”.