
Beraun, Bergara, Yoldi, Bidebieta, Egia eta Zumaian arituko dira Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeak asteburu honetan.

Elxen etxerako lanak atzo eginda, Guerreras Iberdrola ligako lidertza sendotu duena, SUPER AMARA Bera Berako plantillak lau eguneko atsedena hartuko du, hau da, berriro elkari ikusiko dute astelehen goizean Ammman prestaketa fisikoarekin jarraotzeko eta ondoren 16ak aldera Gascan ligako hurrengo jardunaldia prestatzeko.
Tati Garmendiak eta Chernobil Elkarteko Nerea Albisuk lehengo larunbatean, hilak 19an, Gascan jasotako diru bilketaren ematea eszenifikatu zuten Donostiako Manteo kiroldegian.

Gaua borobila asteazkenekoa, SUPER AMARA Bera Berak Visitelche.com Elche (20-21) gainditzeaz gain, gauzak beti zailak jartzen dizkion taldea, Rocasak kale egin du O Porriñon, ondorioz, gipuzkoarrek zortzi puntuko aldea zabaldu dute kanariarrekiko. Donostiarrak bigarren zati hasieran izandako makalaldiari buelta emateko gai izan dira, Ligako pistarik zailenetan urrezko bi puntuak eskuratzeko.