Harrobiko taldeek kolore ezberdinetako emaitzak lortu dituzte. Euskal Ligan, Bera Berak Askartza gainditu zuenez igoera fasea jokatu ahal izateko borrokan jarraitzen du. Bestetik, mutiletan Herrería Bidebieta Bera Bera, jubenil nahiz kadete taldeek irabazi zuten eta Lacturale Bera Bera kadete neska taldeak sendotasuna erakutsi du.

SUPER AMARA Bera Berak Ukrainarekin elkartasuna adierazi nahi du modu xume batean, izan ere, Chernobil Elkarteari emango dio larunbatean Josean Gasca kiroldegian 19,30etan Conservas Orbe Rubensa Porriño taldearen aurka bilduko den diru guztia.

SUPER AMARA Bera Berak Caja Rural Aula Valladolid izango du aurkari Erreginaren Kopako final-laurdenetan Donostiako Miramar Jauregian egindako zozketaren arabera.

SUPER AMARA Bera Berako Elisabet Cesáreo 18. Jardunaldiko Guerrera Iberdrola izendatu du Federazioak web orrialdean jasotako bozkei esker.

Garaipen garrantzitsua SUPER AMARA Bera Berak lortu duena Caja Rural Aula de Valladolid taldearen aurka (27-29, 14-14 atsedenaldian) bigarren zatiaren une erabakiorran bi areetan asmatu duelako, bost goleko abantaila lortzen lagundu diona Huerta del Rey kiroldegitik bi puntuak eramateko beharrezkoa.