
Emozioaz beteriko partidan, Costa del Sol Málagak hobeto kudeatu ditu azken minutuak eta SUPER AMARA Bera Bera (27-23, 13-14 atsedenaldian) gainditu du ligako 52 partida galdu gabeko boladari amaiera jarriz.

SUPER AMARA Bera Berak bihar larunbata Málagan (18etan) etxetik kanpo jokatu behar dituen sei partida sorta “zaiei eta konplikatuei” hasiera emango die Guerreras Iberdrola 21-22 ligako ibilbidea berreste aldera. Eta Alba Menéndezen bajarekin egin beharko du, 2014ko maiatzetik partida bakar bat galdu ez duena, hau da, 247 deialdi jarraian bete ostean egungo osasun egorerak etxean utzi du kapitaina.

Otsailaren 26an Salud Tenerife taldearen aurkako partida ostean, Imanol Álvarez, Maitane Etxeberria eta Elisabet Cesáreo Espainiako selekzioako konzentraziora abiatuko dira Hungariaren aurka 2022ko azaroan ospatuko den Eurokopako sailkatze fasearen hirugarren eta laugarren jardunaldiak jokatze aldera.