Derbia monpasek eraman zuen.
Partidu hasiera ona burutu genuen (monpas); baloia ondo presionatuz, lapurretak eginaz eta saskiratze azkarrak sartuaz. Horren adierazle genuen markagailua 5.minutuan: 12-1. Hala ere, laurdenaren bigarren erdian Uliak baloia ongi mugitzea lortu du eta saskiratze errazak sartu dizkigute, lehen laurdena 22-14 amaitu delarik. Bigarren laurdenak hildo beretik jarraitu du saskiratze trukaketa eta markagailuan aldea ez da aldatu, atsedenaldiaren hasieran 7 puntuko aldea genuen. Oro har; Uliak errebotea kontrolatu du eta bigarren aukeretan min handia egin digute, gure erritmo bizia etetea lortu dute eta zalantzati heldu gara atsedenaldira nahiz eta 7 puntu goitik izan.
3. laurdena ere antzeko joan da; Ulia nagusi errebotean eta beraien aukerak ondo aprobetxatuz eta Monpas erasoan gehiegi barkatuz, honela azken laurdenera dena airean joan gara 51-44.
4. laurdenean ordea gauzak aldatu dira; defentsa aldaketa bat burutu dugu eta honekin beraiek ezin izan dituzte jaurtiketa erosoak burutu; errebotea hobeto zaintzearekin batera erosoago ginen eta erasoan lehenago ez bezala asmatzea lortu dugu. Markagailuan alde egin dugu; kostata eta izerdia erruz bota ondoren amaiera eroso batera iritsi gara: 75-54.
Hala ere esan behar da markagailuak ez duela isladatzen partiduan bizitakoa, hestua izan baita norgehiagoka; Uliak oso partido txukuna burutu du eta zorionak haiei ere. Gu aldiz agian, aurreko partiduko intentsitatetik apur bat behera egon gara baina oro har gustora egoteko moduan gaude.
Hurrengo partidua Añorgaren aurka dugu eta, partidu garrantzitsua izango da izan ere ligan ze aspirazio izan dezakegun definitu dezakeelako; orain hurrengo asteetan ondo entrenatuz disfrutatzea tokatzen da! Gogor neskak!
Luke (21), Arrate (6), Maria (9), Inge (25), Nahia (4), June (4), Maddi (4), Natalia (6)
1.MAILA NAZIONALA
BERA BERA BULTZ – HONDARRIBI.- HONDARRIBI, LARUNBATA 19.45
2.MAILA NAZIONALA
BERA BERA MRW AMARA – IRAURGI.- AZKOITIA, LARUNBATA 18.00
SENIORRAK
BERA BERA AMARA – TAKE TOLOSA.- MANTEO, LARUNBATA 20.00
BERA BERA GROS – INTER.- MONS, IGANDEA 12.00
JUNIORRAK
BERA BERA ALBISTUR – IRAURGI.- AZPEITIA, LARUNBATA 10.45
BERA BERA – BERGARA SORALUZE.- BERGARA, LARUNBATA 20.00
IBAETA BERA BERA – KURKUBI.- MANTEO, LARUNBATA 20.00
BERA BERA ULIA – BERA BERA MONPAS.- BENTA BERRI, IGANDEA 10.00
KADETEAK
BERA BERA – BKL.- BEASAIN, LARUNBATA 12.30
BERA BERA MANTEO – BKL, MANTEO, LARUNBATA 9.30
IBAETA BERA BERA – ERROIBIDE.- IRUN, IGANDEA 12.00
BERA BERA GROS – MONDRAGON.- ARRASATE, LARUNBATA 10.00
BERA BERA BALDA – ORDIZIA, YOLDI, IGANDEA 10.00
INFANTILAK
BERA BERA LARZABAL KRISTALDEGIA – EASO.- MANTEO, LARUNBATA 10.30
BERA BERA URGULL – EKINTZA.- AIETE, LARUNBATA 9.00
BERA BERA SANTA CLARA - STA TERESA ATCO.- AIETE, LARUNBATA 16.00
BERA BERA GRUPO ELEKTRA – AÑORGA.- MANTEO, LARUNBATA 9.15
BERA BERA ZURRIOLA – LARRAMENDI.- BENTA BERRI, IGANDEA 10.00
ALEBINAK
BERA BERA IRAURGI.- AZPEITIA, IGANDEA 9.30
1.MAILA NAZIONALA
BERA BERA BULTZ 48 – 55 TABIRAKO
2.MAILA NAZIONALA
BERA BERA MRW AMARA 49 – 54 ARABA
SENIORRAK
BERGARA SORALUZE 58 – 26 BERA BERA AMARA
BERA BERA GROS 38 – 25 SASKI AXULAR
JUNIORRAK
BERA BERA ALBISTUR 41 – 53 OIARSO
BERA BERA 59 – 43 IRAURGI
ORDIZIA 22 – 34 IBAETA BERA BERA
BERA BERA ULIA 26 – 45 MUTRIKU
BKL 50 – 47 BERA BERA MONPAS
KADETEAK
BERA BERA 40 – 23 OINTXE
ZAST 42 – 57 BERA BERA MANTEO
IBAETA BERA BERA 42 – 29 ZAST
BERA BERA GROS 53 – 20 SASKI AXULAR
ALOÑA MENDI 90 – 24 BERA BERA BALDA
INFANTILAK
ORDIZIA 37 – 34 BERA BERA LARZABAL KRISTALDEGIA
BERA BERA URGULL 28 – 20 BERA BERA GRUPO ELEKTRA
BERA BERA SANTA CLARA 15 – 48 SASKI AXULAR
Iritsi zen horrenbeste desio genuen denboraldia. Lehen partidua, lehen aldiz errendimendu mailan, urduri baina gogotsu aldi berean. Horrela sentitzen ziren jokalariak.
Ordizia, aurkari indartsua zela bagenekien baina guk gure lana eginez partidua gure egin nahi genuen.
Hasiera ez zen guztiz ona izan, Ordiziako jokalariak eroso sentitzen ziren erasoan eta guk ez genuen gure tokia topatzen. Mozketa errazak egiten zizkiguten eta puerta atras asko… Hutsartea eskatu eta bi gauza horiek zuzendu eta defentsan aurrera pauso bat ematea lortu genuen.
Defentsan erosoago sentitzeak erasoan kontzentratuago egotea eragin zuen eta jarraian bi triple saskiratzeak partiduari eusteko aukera eman zigun.
Ordiziaren defentsa itxiak, erasoan deseroso sentitzea eragiten zuen. Hilabete hauetan tiroan sartutako orduak, fruituak ematen hasi zen. Egunero errepikatzen diegun, norberaren tiroan izan beharreko konfiantza, berriro ere errepikatu eta baloia ondo mugituz urrutiko tiro asko saskiratu genituen.
Partiduak, hori eskatzen zuen… baloia azkar eta ondo mugituz saskiratzeko aukera zegoenean, ausardiaz jokatzea.
Hirugarren laurdena, berdinketa batekin amaitu genuen, 20-20. Laugarren laurdenean ikusiko zen nork lortuko zuen garaipena.
Ordiziakoak laugarren zatia gogotsu hasi zuten eta 5 minuturen faltan 6 behera gindoazen. Hutsartea eskatu, jokalariei partiduaren egoeraren berri eman, jokaldi batzuk aldatu eta partidua irabazteko gogoz atera ginen zelaira.
Horrela izan zen, gogotsu eta konfiantzarekin atera eta partidua berdintzea lortu genuen. Azken minutuan aurretik jartzea lortu genuen, bi gora. Azken minutu horretan gure helburua baloia ez galtzea eta denbora azkar pasatzea izan zen.
Partidua geurea zen!!! Baina azken 5 segundoetan baloia galdu eta Ordiziakoek partidua berdintzeko aukera izan zuten azken erasoan. Mahaiak partiduaren amaiera markatu ostean, Ordiziako jokalari batek baloia jaurti eta saskiratu egin zuen. Epaileak ez zekien denboraz kanpo edo barne zegoen saskiratzea eta 4 minutuz pentsatzen aritu ondoren, barruan izan zela adierazi zuen. Guk eta ikusten ari zirenek argi ikusi genuen denboraz kanpo izan zela baina bizitza horrelakoa da, batzuetan horrelako injustiziak gertatzen dira.
Prorrogan, ez ginen gai izan partidua irabazteko.
Lanean jarraituko dugu, GOGOR NESKAK!!
Hurrengo partidua urriak 26, larunbata Manteo Kiroldegian Easo Orientatic-en aurka 10:30etan.
GU GERA GERA BERA BERA!!!
Ekin diogu denboraldiari eta zapore gazi-gozoz joan gara etxera gaurkoan. Aurredenboraldi zaila izan dugu; joko ideia berrien aurkezpena dela eta lesioak medio ezin izan dugu taxuz entrenatu baina lana, gogoak eta jokaturiko lagunartekoek denboraldi hasiera honetara ilusioz beterik eraman gaituzte.
Lehen partidua Beasainen aurka izan dugu eta emaitzari dagokionez esku hutsik joan gara etxera bertatik baina sentsazio oso oso onekin. Taldea partidura urduri irten da; jarrera bikaina izan den arren eskumuturrak dar dar egin digu hasieran, 8-2ko partziala jaso dugu aurkan baina defentsan intentsitatea igo eta lehen laurdena 8-7 bukatzea lortu dugu. Lehen laurden honen bukaerako susperraldiak hegoak heman dizkigu eta bigarren laurdena hasiera sekulakoa izan da. Gure presio bikainak Beasaingoak ito ditu eta 2-12 ko partziala sartu diegu eta etxekoek hutsartea eskatu behar izan dute sarraskia eteteko. Hemendik aurrera beraiek sosegatu egin dira, argiago jolastu dute eta gu nekea somatzen hasi gara, luzea egin zaigu 2.laudenaren amaiera eta azkenean atsedenaldira 20-19 iritsi gara.
Atsedenaldian zegoen markagailuak 20-19; gure sentsazioekin talka egiten zuen, izan ere partidua gure zenaren sentsazioa genuen.
Sentsazio on horiekin ekin diogu 3.laurdenari; defentsan lapurreta asko lortu ditugu eta errebotea sendo babesturik genuen. Hala ere, dinamika eta mugimendu falta genuen, erritmoa falta zitzaigun eta nahiz eta baloia oro har ondo mugitu baloia saskian barrena sartzea falta zitzaigun. Bestalde, Beasaindarrek zituzten aukerak aprobetxatzen zituzten eta kalitatea baliatuz saskiraketa onak sartu dizkigute. Laurdena 36-35 bukatu dugu, frustrazio apur batekin izan ere jokoan nagusi ginen baina markagailuak ez zuen hori adierazten, dena airean beraz.
Azken laurdenari gogotsu ekin diogu; baina 8 jokalariko errotazio motz geratu zaigu eta nekea presente zen. Hala ere sekulako griña eta borroka erakutsi dute jokalariek eta markagailua une oro oso estu egon da. Edonork eskura zezakeen partidua; gure defentsako lanak ez zuen sari bera erasoan eta ezin izan dugu saskia aurkitu. Beraiek hiruko bat eta zorigaiztoko saskiratze bat lortu dituzte eta 50-47 zen markagailua 9” faltan eta baloia guretzat. Jokaldia prestatu dugu eta ezin hobe burutu dute neskek baina baloiak ez du sartu izan nahi saskitik gaurkoan, garaipena etxekoentzat izanik.
Galdu izan arren; bai joko aldetik eta bai jarrera aldetik nagusi sentitu gara, erasoan ez dugu zorterik izan eta horixe da dena. Etxera buelta gazi-gozoa izan da baina gustura, ondo pasa dugu eta hori da garaipenik handiena, saskibaloiaz gozatzea.
Norabide onean goaz eta lanean eta disfrutatzen jarraitzea tokatzen da, Zorionak Neskak!!
Luke (10), Eneritz (3), Arrate (2), Maria (4), Inge (16), Nahia (2), June (9), Maddi (2)