Aste zail baten ostean iritsi zen asteburua. Partidura bi bajekin iritsi ginen eta bagenekien
honek gauzak zaildu zitzakeela. Maddi, lehenengo urteko jokalaria etorri zen guri laguntza
ematera eta paper garrantzitsu bat izan zuen partiduan zehar.
Aurreko urtean, Mondragonen aurka partiduak ezin irabazi ibili ziren aurten errendimendu
mailan dauden gure sei jokalariak. Aurten berriz, Mondragoneko neskak talde berdina zutela
ikusirik eta emaitzak ikusirik, partidua gure egiteko aukera asko zeudela iruditzen zitzaigun.
Baina nola ez, partidu guztiak borrokatu eta lan eginez gainditzen dira, bestalde gauzak
konplikatu daitezke. Eta horrela suertatu zitzaigun partidua…. Deserosoa.
Orain arte defentsan eginiko izugarrizko lana partidu honetan ez zen gehiegi antzeman. Ez
ginen gai izan horrenbeste aipatzen dugun “ ardura indibiduala” edukitzeko. Erasoan berriz,
mugimendu onak eta baloi zirkulazio azkarrak egin zituzten gure neskek baina gero saskira
jaurtitzeko ausardi eza erakutsi zuten.
Partidu deserosoa izateak, ez zigun utzi hurrengo partiduetara begira landu nahi genituen
gauza berriak lantzeko. Gainera, beste jokalari baten baja ere izan genuen partiduan zehar.
Horrek amorrua sorrarazi gintuen baina partiduari buelta emateko beharra suertatu zitzaigun.
Zelaian jokatzeko aukera zuten jokalariak pribilegiatuak zirela azpimarratu nien uneoro, jokatu
nahi duten eta ezin duten horiengatik zelaian dena eman behar zutela eskatuz.
Horrelako partiduetatik ere asko ikasten da, gauzak gaizki doazenean ere buelta emateko gai
izan behar garelako.
Azkenik aipatzea gustatuko litzaidake, lesionatuta zeudenek ere partiduan zehar beraien lana
egin zutela. Partidua aztertu eta taldekideek eginiko gauza on eta hobetu beharrekoak jarri
zituzten mahai gainean. Bi aipatuko ditut: bankiloan animatuagoak egotea eskatzen diete
beren taldekideei eta ausartagoak izan behar garela erasotzerako orduan.
Zorionak garaipenagatik eta lanean jarraitzera!!
Hurrengo partidua, Interren auka azaroaren 30ean 10:45tan.
GU GERA GERA BERA BERA
1-(13-11) 2-(10-4) 3-(13-10) 4-(5-6)
Garaipen erosoa lortu du taldeak mutrikurako bisitan.
Norgehiagoka mutrikurako bidaia moduan joan da, nagi xamarra eta hotza. Hala ere taldeak erantzuten jakin du eta garaipena lortu dugu: 28-44.
Lehen laurdenari betiko legez ekin diogu; intentsitate handiz eta gogotsu, honela lapurretez eta saskiraketa errezez hauspotuta 7.minutuan markagailua 0-10 zen. Defentsan sendo ginen eta beraiek jokoan 9.minuturarte ez dute lortu saskiratzea. Lehen laurdena 4-16 amaitu da.
Bigarren laurdenean ordea bi taldeek defentsa aldatu dugu; guk ez dugu gehiegi asmatu eta beraiek aldiz erosoago sentitzen ziren. Zonakako defentsan jarri dira; oso itxia eta irtenbideak bilatzea kosta zaigu, nahiz eta defentsa oso itxia egin beraiek, paradoxa moduan gure barneko jokalariek soilik lortu dute saskiratzea. Atsedenaldira 9-25 iritsi gara.
Atsedenaldian xehedapen batzuk eman ondoren erasoan baloia bikain mugitu dugu eta kanpoko saskiraketa batzuk lortu dugu. Aldiz defentsan jarrera ez zen ona, nagusi ikusten ziren jokalariak eta oso nagi jardun gara atzean.
4. laurdenari 15-33 ekin diogu. Defentsan ez dugu gure jokoa egin eta ez dugu kontraeraso bakar bat ere burutu. Horrez gain, berriro ere errebotean oso makal haritu gara, azken laurdenean defentsan bakarra besterik ez dugu lortu…marka da gero. Jokoan baloia ondo mugitu dugu erasoan eta 3 hiruko sartu ditugu; kanpoko jaurtiketan asmatu dugu baina saskiraketa errazik ez dugu lortu. Azkenean markagailua 28-44 izan da.
Aurreko partiduekiko oso ezberdina izan da; normalean ez bezala kanpotik asmatu dugu eta horrek eman digu garaipena. Errebotea eta defentsa hobetu beharra dugu eta horretan jardungo gara hurrengo partidura ondo iristeko.
Zorionak neskak!
Luke (14), Eneritz (-), Arrate (3), Maria (6), Inge (4), June (9), Natalia (6)
Ligako partidu gogorrena izan genuen ostiralean. Easo Plagamania taldeak orain arte 70
puntuko aldearekin irabazi dituzte partidu gehienak, oraingoz, Ligan lehenak doaz.
Hasieratik partidua zaila izango zela bagenekien baina gure asmoa gure lana eginez Easori
partidua zaila jartzea zen, esperantza inoiz galdu gabe.
Hasiera ona izan genuen, Easoren presio gogorretik nahiko ondo ateratzea lortu genuen eta
erasoan ausartak izanez, 12-16ko partziala egitea lortu genuen
Bigarren denboran berriz, presiotik irteteko gauza pare bat zuzendu eta berriro ere nahiko
ondo atera ginen. Arazoa, erasoan izan zen pixkanaka ausardia hori galtzen hasi baiginen.
(10-25)
Atsedenaldira 14 puntuko desabantaiñlarekin iritsi ginen. Entrenatzaileak nahiko pozik geunden eginiko
lanarekin. Horrela jarraituz gero, gure helburua beteko zen.
Hirugarren laurdena izan zen partiduaren gakoa. Defentsan lo, despistaturik, zelaian non
geuden jakin gabe.... atera ginen. Presiotik ateratzeko modua asmatzen hasi ginen,
entrenatzaileak esandakoari kasu egin gabe eta horrek egin zuen Easoko 0-20ko partzial bat
egitea.
Bi hutsarte eskatu eta entrenatzaileon esaldia hau izan zen: hau ez da gure taldea, hasierako
taldea ikusi nahi dugu!!!
Laugarren laurdenean jokalariak lehengo talde hori direla demostratu nahian atera ziren
zelaira eta erasoan baloi mugimendu azkarrak eginez laurdena irabaztea lortu genuen. (11-10)
Hasieran eginiko lanarekin geratzen gara eta baita partidu oso aberasgarria izan delakoarekin,
batez ere jokalarien garapenerako.
Lanean jarraituko dugu, hirugarren laurden desastre horri buelta emateko eta Easori berriro
ere, gauzak zailak jartzeko.
Bukatzeko, mila esker animatzera etorri ziren guraso zein lagunei.
Hurrengo partidua, Larunbata Azaroak 23 Manteo Kiroldegian Mondragon Unibertsitatea A-ren
aurka izango da.
GU GERA GERA BERA BERA
Partidua galdu arren irudi ona eta duintasuna eskaini du gure taldeak.
Multzoko aurkari gogorrena jaso dugu gaurkoan eta esan daiteke markagailuak hori isladatu duela; hala ere esan behar da joko aldetik ikusi dugunak ez duela errealitatea isladatzen markagailuan.
Lehen laurdena betiko legez ondo hasi dugu; partiduari aurpegia emanaz eta aurkariei hortzak erakutsiz. 5.minuturarte berdindua joan da gauza baina beraiek hiru hiruko jarraian sartu dizkigute eta gora etorri dira, oso goran presionatu digute eta baloi ugari galdu ditugu laurdena 5-24 amaitu delarik.
Bigarren laurdena hildo beretik joan da; beraiek oso goran presionatzen eta gu itota, paseekin ez genuen asmatzen eta botea ez dugu gogor erabili, honela baloi ugari galdu ditugu eta beraiek sarrera errazak sartu dizkigute. Erasoan baloia ondo mugitzen zuten, hiruko asko sartu dituzte eta ezin izan diogu tanteo erritmo horri eutsi. Markagailua atsedenaldian: 10-47.
Bigarren zatia ordea beste kontu bat izan da; defentsan aldaketa batzuk egin ondoren ez dute lortu baloia eroso mugitzea eta urruneko jaurtiketen bidez eta presioan lapurtutako baloiekin saskiratze besterik ez dute lortu. Guk aldiz presioa oldarkorrago erasotu dugu eta gure jokoa egiteko gai izan gara; estatikoan 5-5en aurka beraien mailan egon gara eta saskiratze onak lortu ditugu, detalle politak ikusi dira eta joku aldetik maila altuan haritu gara nahiz eta beraien presioak gauzak zailtzen zizkigun.
Azken laurdena 21-61ekoarekin hasi gara; partidua erabakia zegoen baina taldeak duin jardun du amaierararte, baloiak borrokatuz eta uneoro aurpegia emanaz. Defentsan hainbat jokamolde ezberdin erabili ditugu, hauek entrenatzeko balio izan digu eta datozen partiduetarako lagungarria izango zaigu. Arrasatek aldiz berdin jarraitu du; lehen minututik azkeneko segundurarte zelai osoko presioa eginaz. Honela markagailua bukaeran 29-82 izan da.
Nahiz eta markagailuan aldea izan ez gara sentsazio txarrekin joan etxera; izan ere beraiek presioan baloi asko lapurtu dizkigute eta saskiratze oso errazak lortu dituzte. Horrez gain, 10 hiruko sartu dituzte. Hala ere, estatikoan 5-5 aurka lehiakor jardun gara eta dinamismoa eta sosegua falta izan zaigun arren beraien mailan jardun gara. Alde nabaria fisikoan egon da; atletikoagoak eta handiagoak ziren eta ezin izan dugu eroso jolastu.
Partidu oso duina egin dugu, pozik egoteko modukoa eta horrekin geratu behar gara. Ona neskak!
Bukatzeko; hausnarketa moduan esan nahiko partidua joan den moduan 40 minutuak zelai osoan presionatuz eta 2 minutu faltan “zona tranpa” eta trap egoerak azkenerarte bilatuz jardutea ez zaigu zuzena iruditu. Maiz iruditu zaigu haien helburu bakarra gu zapaltzea izan dela eta ahalik eta alde handienaz irabaztea. Nire ustez ez da batere hezitzailea izan jarrera hau jakinda partaidetzan gaudela; baina tira klub eta entrenatzaile bakoitzak bere filosofia du, errespetatzen dut baina ez dugu konpartitzen. Zorionak Arrasate.
Hurrengo jardunaldian Mutrikun jolastuko dugu, ostirala 19:30tan.
Luke (-), Eneritz (-), Oihane (5), Arrate (-), Maria (4), Inge (7), Nahia (4), June (9), Maddi (-), Natalia (2)
1.MAILA NAZIONALA
BERA BERA BULTZ – ARANGUREN MUTILBASKET.- MANTEO, LARUNBATA 18.00
2.MAILA NAZIONALA
BERA BERA MRW AMARA – MUNGIA.- MANTEO, LARUNBATA 16.00
SENIORRAK
BERA BERA AMARA – KURKUBI.- LEZO, IGANDEA 11.45
BERA BERA GROS – GOIERRI.- MANTEO, LARUNBATA 20.00
JUNIORRAK
BERA BERA ALBISTUR – BKL.- BEASAIN, LARUNBATA 16.00
BERA BERA – OSTADAR.- LASARTE, LARUNBATA 11.15
IBAETA BERA BERA – OSTADAR.- LASARTE, IGANDEA 9.30
BERA BERA ULIA – INTER.- YOLDI, LARUNBATA 18.00
BERA BERA MONPAS – MUTRIKU.- MUTRIKU, OSTIRALA 19.30
KADETEAK
BERA BERA – TAKE.- TOLOSA, LARUNBATA 10.30
BERA BERA MANTEO – TAKE.- MANTEO, LARUNBATA 9.30
IBAETA BERA BERA – BKL.- BEASAIN, IGANDEA 10.30
BERA BERA BALDA – ATLETICO AITXURI.- YOLDI, IGANDEA 10.00
BERA BERA GROS – ORDIZIA.- ORDIZIA, LARUNBATA 9.15
INFANTILAK
BERA BERA LARZABAL – MONDRAGON.- MANTEO, LARUNBATA 10.30
BERA BERA URGULL – ANTIGUA LUBERRI.- MANTEO, LARUNBATA 9.15
BERA BERA GRUPO ELEKTRA.- AZKOITIA, LARUNBATA 11.00
BERA BERA ZURRIOLA – OIARSO.- DON BOSCO, LARUNBATA 18.00