Inoiz gertatu ez zaidan egoera baten aurrean izan gara aste honetan. 10 Jokalarietatik 4 gaixo
eta 1 lesionaturik egon dira aste osoan zehar, beraz, egun bakar batean soilik izan genuen
aukera denok batera entrenamendu bat egin al izateko. Gainera, asteburuan partidu gogorra
geneukan aurretik eta egoera honek lagun ez zezakela bagenekien.
Larunbata iritsi zen, ezin uka denok urduri geundela baina gogo handiz partidua jokatzeko.
Partiduan zehar momentu oso onak izan zituzten gure jokalariek baina tamalez, beste
momentu batzuetan konzentrazioan huts egiteak Ordiziak saskiraketa errazak egitea eragin
zuen. Hainbeste errepikatzen dieten esaldia berriro azpimarratuko dut, partidua 40 minutu
dira, errendimendu mailan momentu bat deskonektatzeak partidua galtzea eragin dezake.
Partiduko hasierako bi laurdenak gureak izan ziren, lan txukuna egin genuen bai erasoan baita
defentsan ere. Momentu batean 11 puntuko abantailarekin jartzea lortu genuen eta
deskantsura horrela joateak asko lagun zezakeen baina lehen aipatutako akats eta
deskontzentrazioak 5eko aldearekin joatea eragin zuen.
Hirugarren laurdenean berriz, Ordiziakoak erasoan finago ibili ziren eta enpate jartzea lortu
zuten.
Laugarren denbora zen partidua nork eramango zuen erabakiko zuena. Gureek oso hasiera
kaxkarra egin zuten, 0-6 Ordiziaren alde. Denbora eskatu, akatsak zuzendu eta jokalariei
gogorarazi behar izan genien non jokatzen ari zirenen, argi izan zezaten zelaian zegoenak dena
eman behar zuela. Jarrera aldatu zuten baina Ordiziakoak saskiraketak sartzen jarraitu zuten, 8
puntuko desberdintasun batera iritsiz. Partiduak ez zeukan pinta ona baina guk ez genuen inoiz
amore eman eta horren ondorioz, neskek eginiko izugarrizko esfortzu eta lanarekin enpate
jartzea lortu genuen.
Prorrogan, ez ginen gai izan partidua gurea izateko. Fisikoki oso nekatuak geunden eta horrek
ez zigun lagundu azken 5 minutu horietan egin beharreko esfortzua behar den bezala egiteko.
Azkenik aipatu, normala den bezala jokalari zein entrenatzaileok minduta joan ginela
partidutik. Amorrua sentitu genuen denok, baina hori guztiz normala eta beharrezkoa dela
iruditzen zait. Horrek irudikatzen baitu inporta zaigula. Baina hemendik jokalariak Zoriondu
nahi ditut, amore ez eman izanagatik eta eginiko lanagatik. Izugarri balio izan zaigu bai zuei eta
bai guri entrenatzaile zein jokalari bezala garatzeko.
Lanean jarraituko dugu inoiz baino indartsuago!!
Igandea, Bidebieta kiroldegian eguerdiko 12etan.
GU GERA GERA BERA BERA