Bera Bera

Select your language

Landutako garaipena lortu du taldeak, polita izan da.

Ligaxkako azken partidua jolastu dugu gaur ezer jokoan izan gabe eta presiorik gabe. Hiru aste zailetatik iritsi gara partidura; lesio eta gaixotasunak zirela eta jende gutxiko entrenamenduekin eta ganora askorik gabe. Hau honela partidu parekatua izango zela iragartzen zen eta hala izan da.

Aurrean 6 jokalariz osaturiko Take genuen, eta guk 7 jokalari. Jokalariei iragarri diegu partidua irabazteko sosegua eta lanketa behar genuela, heldutasunez jolastea eta uneoro partiduaren erritmoa guk markatzea. Eta ehin batean lortu dugula esan daiteke, lehen laurdena 9-5 amaitu da, defentsan astean zehar landuriko kontzeptuak aplikatzea lortu du taldeak eta erasoko portzentai exkaxak defentsa serio batekin konpontzea lortu da.

Bigarren laurdena ere bikain hasi dugu, erasoak luze landuaz eta aukera hoberenak jorratuaz. Hala ere haiek hutsarte baten ostean zonakako defentsan jarri dira eta bigarren laurden amaiera eta hirugarrenaren hasiera uztarturik 0-15 eko partziala sartu digute. Jokalariei alternatibak eman dizkiegu, zona nola erasotu azaldu eta gure ohiko jokoa ere baliagarria zela zonaren aurka. Baina aurreko 2 partiduetan bezala gure kanpoko jaurtiketa hutsala izan da, ez dugu bat bera ere sartu eta defentsan oldarkortasuna galduta krisi momentu bat bizi izan du taldeak. Hala ere partiduari eutsi diegu, defentsa lerroak estutu eta saskira oldarkorrago jolastuz amaitu dugu laurdena; 28-33.

Azken laurdenari ekin diogu, defentsan aldaketa bat egin dugu eta haiek 2 puntu bakarrik sartu dituzte, askotan jaurtitzea ere ez dute lortu. Guk erasoak landu ditugu, jokaldi onak eginda eta joko maila on bat erakutsita. Hala ere betiko leloaren betiko leloa: sarrera errazak hutsegin, jaurtiketa liberatuak kale eta kanasta azpitik ere ezin sartu. Gaitzerdi bandako jokaldiei etekin ona atera diegula eta kontraeraso on  batzuk uztartu ditugula garaipena erdiesteko. 37-35

Oro har partiduak gure erritmoan egin duela dantza esan dezakegu, defentsa serio batekin eta errebotea normalean ez bezala gotortuaz, erasoan jokaldi onak eginaz eta heldutasunez. Hala ere mugimendu faltak eta batez ere saskira begira egindako kale amaigabeek markagailua estu batera eraman gaituzte.

Ligaxka amaituta esan daiteke taldea ia partidua guztietan lehiakorra izan dela baina oso irregularra eta jarraipenik gabea, baja asko partidu askotan. Gora begira egotetik, bera begira amaitu dugu, lehen 3 sailkatuen aurkako partiduetan irabazten joan ginen eta hori ikusita esan dezakegu merezi genuela final 4 eko ligaxkara sailkatzea. Baina azkenbigarren sailkatuaren aurka ere galdu dugu eta agian, esan daiteke nahiz eta gorago egoteko gaitasuna bagenuen, geratu garen postuarekin konformatu beharko dugula.

Hemendik aurrera disfrutatzea tokatzen da, talde honen azken urtea izango da elkarrekin batera, konszientzia izan eta entrenamendu eta partidu bakoitza topera bizitzen saiatu behar gara, ezer ez baita betiko, gozatzera eta zorionak!

Luke (10), Eneritz (-), Arrate (-), Inge (17), Nahia (-), Maddi (2), June (8)

Laguntzaileak / Colaboradores

Laguntzaileak/Colaboradores