Porrota.
Multzo berriari ezkerreko hankarekin ekin diogu, Ostadar garaipena lortu du gure aurka. Bagenekien partida zaila izango zela, astean zeharreko entrenamenduetan bataz beste 6 pertsona izan ditugu (azterketak eta lesioak direla eta) eta ez bada ondo entrenatzen zaila da gero partida borobiltzea.
Zelai handian eta 8 jokalari, juxtu xamar errotaziorako. Gure ohiko jokoa moldatzea egokitu zaigu, pazientziaz jolastuz eta erregaia ongi kudeatuz partidua bigarren zatian erabakiko zelako ziurrenik.
Entrenamenduetara bi egunak etorri direnak sartuz ez ohiko bostekoa plazaratu dugu; 3 “pibot” eta 2 hegaleko. Haiek oso altuak ziren eta errebotea zaindu beharra genuen, bosteko honekin lortu dugu baina gero erasoan bertikaltasuna eta dinamismoa galtzea ekarri digu eta honela 8. minuturarte ez dugu saskia zulatu, haiek ere makal zebiltzan gure defentsa serioaren ondorioz eta laurdena 9-4 amaitu da.
2.laurdenean errotazioak martxan hasita eta partiduaren erritmoa kontrolatuz 14-16kora heldu gara, joko ona erakutsiz eta defentsan serio. Hala ere nekea pilatzen hasi zaigu eta atsedenaldira 26-20 iritsi gara. Gure saskiratzaile nagusia eta pibot erreferentea faltez pilaturik 3.laurden zail bat genuen aurretik.
3.laurdenean ostadarrek aurrerapausua eman du, saski azpian saskiratzea lortuz eta bigarren aukerei etekina ateraz. Gu aldiz nahiz eta joku ona egiten egon ezin asmaturik gebiltzan. Erreakzioa behar genuen eta faltez kargaturik genituen 2 jokalariak atera ditugu, berriro ere partzial on bat lortu dugu eta markagailuan berriro hurbilduta 36-29 amaitu da laurdena.
Azken laurdenari ere ondo ekin diogu eta bazirudien partida amaiera estua izango genuela. Hala ere, beste behin gure erasoko erreferentzia den jokalariari bi falta ulergaitz pitatu dizkio bi epaileetako batek eta kaleratua izan da. Momentu hau izan da mugarri, erasoan iparra galdu dugu, erantzukizuna nork hartu jakin ezinik, defentsan nekeak eraginda intentsitatea galdu dugu eta haiek altuera baliatuz min handia egin digute erasoko errebotean. Markagailua puztu dute eta azken jokaldian bandako jokaldi on bat burutuaz saskiratzea lortu eta partida amaitu da 51-31.
Markagailuak erakusten duena baina alde txikiagoa egon da bi taldeen artean, faltek asko mugatu digute eta izan ditugun bajak asko nabaritu ditugu. Erritmoa nahi genuena izan da geldoa, errebotea eta defentsa serioa nahi genuelako eta horrek lagundu digun arren ohiko kontraerasoak ez ditugu lortu burutzea. Hala ere erritmoa eta intentsitatea falta izan den arren alde positibo modura esan dezakegu jaurtiketa hobeak egitea lortu dugula, sarrerak eta hainbat jokalarik erasoan tarteka aurrerapausua eman dutela eta errebotea hobekiago zaindu dugula.
Hurrengo astean derbia dugu eta gogotsu entrenatuko dugu, ea len genuen erritmoa berreskuratzen dugun neskak!
Luke (11), Eneritz (3), Arrate (2), Inge (8), Nahia (-), June (4), Maddi (3), Natalia (-)