
Berriro ere partida amaiera on batek garaipena eman dio Super Amara Bera Berari TSV Bayer 04 Leverkusen gainditu duelarik ‘Les Belles Deux-Sévres’ txapelketako hirugarren eta azken jardunaldian Celles sur Belle herrian ospatu dena (26-24, 13-12 atsedenaldian). Silvaren geldiketak eta Arrojeria, Arcos, Menéndez eta Etxeberriak asmatuta alemaniarrak mendean hartu dituzte gipuzkoarrek.

Super Amara Bera Berako eskuin alboko jokalari Malena Cavori Gipuzkoa Poliklinikan eskuin belauneko kanpoko meniskoren haustura dela eta ebakuntza egin diote gaur goizean.
Partida amaiera bikain bati esker, Super Amara Bera Berak Celles sur Belle antolatzaileari irabazi dio Thouars herrian (33-39, 12-15 atsedenaldian) ‘Les Belles des Deux-Sevrés’ izeneko txapelketan.
Lagunarteko batean azken urteetako aurkaririk indartsuena aurrean izan arren, Super Amara Bera Bera Zuazo eta Mérignac taldeen aurkako partidetan bezala ari da, hau da, minutuak banatuz eta probak eginez. Celles sur Bellek antolatzen duen txapelketa porrot batekin ireki arren Ikast Handballen aurka (31-25, 11-11 atsedenaldian), donostiarrek itxura ona eman dute.