
Super Amarak Bera Bera Eskubaloia babestuko du datozen hiru denboaldietan 2022-23, 23-24 eta 24-25an, ondorioz lehen taldearekin 2016an hasitako harremanari jarraipena emango dio.

‘Gehiago nahi dugu’ lelopean Super Amara Bera Berak 2022-23 denboraldirako bazkide kanpaina abian jarri du Josean Gasca kiroldegira zale gehiago erakartze aldera.

Europako Eskubaloi Federazioak (EHF) gaur eguardian ezagutarazi du datorren denboraldiko European League lehiaketak 37 talde izango dituela eta Super Amara Bera Berak Q3 kanporaketan ekingo diola, hau da, abenduaren 3 eta 11 bitartean multzoen fasea jokatzeko aukera ematen duen kanporaketan, alegia.