
Hiru talderen artean (Bera Bera, Aula Valladolid eta Atletico Guardés) 2018an sortu zen ekimena da Summer BAG, denboraldi-aurrean maila handiko partidak antolatze aldera. Hiru urteko ziklo baten ondoren – Pandemiaren ondorioz 2020an izan ezik –, txapelketa hau Villacelaman (Leon) burutuko da aurten, eta nazioarteko izaera hartuko du Sport Lisboa eta Benficaren presentziarekin, Super Amara Bera Beraren lehen aurkaria (ostiralean 18etan).

Kontraerasoan aritzeko aukera izan duenean, Super Amara Bera Berak abantaila hartu du Gurpea Beti Onak Azparren Gestionen aurka abuztuko seigarren lagunartekoan, 27. Egiako Torneoa irabazteko (29-20).

Lehen taldeko 12 jokalari, bigarren taldeko bi –Oihane Bautista eta Haizea Urretabizkaia- eta Eider Tapia Lacturale Bera Berako jubenila osatuko dute bihar Super Amara Bera Beraren deialdia Egiako Txapelketan parte hartzeko, oraingo honetan, Gurpea Beti Onak Azparren Gestión izango da aurkariaa, Guerreras Iberdrola ligara igo berri den talde nafarra.

Minutu eskas falta zen Super Amara Bera Bera eta TSV Bayer 04 Leverkusen taldeen arteko partida amaitzeko, ostiralean Celles sur Bellen. Donostiarrak gol bat aurretik zirela, Menendezek aurpegian kolpe gogor bat jaso zuen. Epaileek jokalari alemaniarra kanporatu zuten eta Boadak ordezkatu zuen kapitaina azken jokaldian.