
SSenior, jubenil eta kadete taldeek Euskal Kopari helduko diote asteburuan.
Bera Bera Senior taldeak Ereintzari egingo dio bisita larunbatean 15,30etan Errenteriako kiroldegian joaneko partida. Itzulera, aldiz, irailaren 24an izango da Bidebietan 20,15etan.
Lacturale Bera Bera jubenil taldeak, berriz, igandean 12etan Bidebietan Berango Urduliz Eskubaloia hartuko du. Bizkaitarrek Kukullagarekin galdu zuten pasa den larunbatean (18-23).
Lacturale Bera Bera kadete taldea Barakaldon jokatuko du igandean, Lasesarren Zuazoren aurka 9,45etan. Lehen jardunaldian gol batez galdu zuten donostiarrek Eibarrekin (17-18). Hau da, galduz gero hurrengo fasera sailkatzeko aukera galduko lituzke.
Argazkian (Juan Antonio Garaikoetxea): Senior taldea

Guerreras Iberdrola Ligako lehen garaipena lortu du Super Amara Bera Berak, sendotasuna erakutsiz, defentsan, ateapean, kontraerasoan eta joku geldoan baliabideak kudeatuz. Ondorioz, garaipena lortu du KH7 BM Granolersen aurka (22-33, 12-16 atsedenaldian).

“Ondo gaude, taldeak ulertu du gure porrotaren arrazoiak non dauden eta espero dugu akats horiek ez errepikatzea larunbatean, ez delako partida erraza izango” hasi du agerraldia Imanol Álvarezek, taldea nola dagoen galdetuta.

Topiko bihurtzen ari da. Super Amara Bera Berari kosta egiten zaio txapelketan sartzea, izan ere, azken lau denboraldietan lehen partida ofiziala galdu du, baina egunkari donostiar batek larunbatean titulatu zuenez, ‘hau ez da nola hasten den, nola bukatu baizik’ , izan ere, aurreko hiruretan Liga titulua eskuratu zuen klubak.

Iraileko astelehen eta ostiraletan, Bera Berak eskubaloian hasi nahi duten gazteetzat Bidebietan dohako saioak egiteko gonbidapena luzatu nahi du.
Hortaz, 2011, 2012, 2013 eta 2014an jaio diren neske-mutilak daude deituta eta saioak ordubetekoak dira, astelehenetan 17;30etatik 18:30etara eta ostiraletan 18etatik 19etara.
Horren ostean, urrian Eskubaloi Eskola osatuko da.
Oharra: Kiroldegiko sarrera ordaindu beharko da edo Kirol Txartelarekin sartu