
Super Amara Bera Berak uztailaren 27an, Josean Gasca kiroldegian 10etan jarri du hitzordua aurredenboraldiari hasiera emateko, urte erakargarriari begira ondo prestatze aldera.

Espainiako selekzioak Oranen (Aljeria) jokatzen ari diren Mediterraneoko Jokoen Finala jokatuko du gaur goizean Portugal gaindituta (26-24, 12-13 atsedenaldian). 2018an Tarragonan lortutako urrea defendatuko du asteazkenean (15etan) Kroaziaren aurka Serbia mendean hartuta (20-31).

Santanderren aurreneko prestakuntza fasea osatuta eta Euskadin lau eguneko atsena hartu ostean, Super Amara Bera Berako bost kideak Madrilera abiatuko dira gaur non konzentrazioa burutuko duten Aljeriara bidaiatu ostean, Oranen uztailaren 6ra arte burutuko diren Joku Mediterraneoetan parte hartzeko.

DaEspainiako Eskubaloi Federazioak gaur goizean Guerreras Iberdrola Ligako 22-23 denboraldiko egutegiaren zozketa burutu du. Ondorioz, Super Amara Bera Berak Costa del Sol Málaga hartuko du Josean Gasca kiroldegian irailaren 3an eta Liga erregularrari amaiera jarriko dio etxean ere Zubileta Evolution Zuazorekin apirilaren 8an.