Asteburua partidaz beteta dago Bera Berako taldeentzat. Larunbat arratsaldean, Anoetan, 14: 30etatik aurrera bigarren taldeak La Únicaren aurka jokatuko du eta ondoren, 17: 30etatik aurrera, Termas Bera Berak partida zaila jokatuko du Gazteizen Gaztediren aurka.
Larunbat polita 16 urtez azpikoentzat eta 18 urtez azpikoentzat 14: 30etatik Getxo beti zailduaren aurka. 14 urtez azpikoak XV. modalitatean estreinatuko dira, igande goizean Anoetan Zarauzko eta Txingudiko taldeen aurka zelai osora nola egokitzen diren ikusiko dugu eta eskola ere igandean 10: 30etatik aurrera Zarautzera joango da Eibar, Zarautz eta Errioxaren aurka beste jardunaldi bat gozatzera.

Asteburua partidaz beteta dago Bera Berako taldeentzat. Larunbat arratsaldean, Anoetan, 14: 30etatik aurrera bigarren taldeak La Únicaren aurka jokatuko du eta ondoren, 17: 30etatik aurrera, lehenengo taldeak jokatuko du Belenosen aurka. Bera Bera Termak partida zaila jokatuko du Gazteizen Gaztediren aurka.

Larunbat honetan 16: 30etatik aurrera Termas Bera Berak Gazteizko Gamarran Vithas Gaztediren aurka neurtuko ditu indarrak aurkari indartsu baten aurka. Plan izugarria larunbat arratsalderako, gure neskak aurreko jardunaldiko arantza kentzen saiatuko diren, non ez zuten proposatu eurek atera dezaketen errugbia, eta beraz, gogo handiz doaz egoerari buelta eman eta denboraldiko lehen garaipena lortzeko.

Larunbat honetan, urriak 23, arratsaldeko 17:30etan Belenos talde asturiarrak jokatuko du Anoetan Bera Beraren aurka. Azken urteetan asko eta ongi fitxatu duen taldea da, eta lehen hiruen artean egotea dute helburu igoera fasera iristi ahal izateko. Zarautzeko taldeari 49 puntu sartu ondoren datoz, beraz, morala eta gogoa borborka eukiko dute.