
Bera Berako errugbi sailetik, gainerako sekzioek eta klubak bezala, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, publikoki adierazi nahi dugu indarkeria mota horren aurkako konpromiso aktiboa dugula, indarkeria horren jatorria emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean baitago.

Okelan Gesalaga Zarautz 18-17 AVK Bera Bera
Ozta ozta baina ez. Malerrekako nafarrek dioten moduan, balitz eta baleo, vaya jaleo. 18-17 azken emaitza. Eta bonus puntu bat bederen. Bera Berak atzo berriro erakutsi zuen lehiatzeko primerako grina daukala eta argi duela zeintzuk diren bere joko faseak. Defentsa bikaina egin zuten bi taldeek eta bakoitzaren 22an jokatutako faseak ez ziren horrenbeste izan.
Guesalaga Okelan Zarautz - AVK Bera Bera
Azaroaren 20ena 16:00etan gure mutilek Astiko zelaian jokatuko dute Zarautz rugby taldearen aurka. Hauek Mazabi Independienteren aurka oso partida serioa egitea datoz, eta puntuak behatz puntekin ferekatu zituzten liderraren aurka, beraz, aurreikus daitekeenez azken jardunaldian ihes egin zitzaizkien puntuak harrapatu nahiko dituzte.

AVK Bera Bera 22-22 Valtecsa UBR
Puntu banaketa Anoetako miniestadioan. 22na punto talde bakoitzak. Lehia bizia bi taldeen artekoa. Batere erraza ez da egoera hauetan partidoei aurre egitea beraz guztiz txalogarria mutilek atera duten lana.