
CAMPUS UNIVERSITARIO OURENSE - AVK BERA BERA
Lehen buelta igande honetan amaituko da Ourensen. Urtarrilaren 30ean, goizeko 12:30etan, lehen taldeak Ourensen jokatuko du abenduaren 18an izan beharko lukeen partida atzeratua. Gogorarazten degu Covid19 kasuak zirela eta , partida hori aplazatu behar izan genuela.

AVK Bera Bera 20-33 Eibar RT
Larunbatean jokatu zen partidan, lehen taldeak 20-33 galdu zuen Eibarren aurka. Partidaren zenbait momentutan dominatzera iritsi ginen arren, fase estatikoetan majo sufirtu genuen, eta Eibarrek bere dominioa egikaritu zuen.

Larunbat honetan, urtarrilak 22, arratsaldeko 17:30etan, Bera Berako lehen taldeak Eibar jasotzen du Anoetako Miniestadioan. Aurreko asteko partida ahaztea tokatzen da eta datorrenari aurre egitea. Puntuak ongi etorriak lirateke beraz gogoz saiatuko dira donostiarrak.