
AVK Bera Bera 3-19 Getxo
Larunbateko partidan, gure mutilek alimaleko esfortzua egin zuten, baina saririk gabe geratu ginen. Lehia egon zen, batez ere lehen zatian. Ez genuke exageratuko esango bagenu lehen zatiko denboraren %80 beraien zelaian egon ginela esango bagenu, ezta %70eko baloiaren edukitza eduki genuela, baina hori ez genuen puntutan bihurtzea lortu.

Abenduak 11ko larunbatean, arratsaldeko 17:30etan Getxo errugbi taldea edukiko dugu bisitari Anoetan. Errugbiko historiko bat da, dudarik gabe. Iaz jeitsi berritan, aurten berriro goian egoteko taldea eratu dute eta beraien helburuetan lehenengo hiruen artean sartzea dago, ondoren igoera play offa jokatu ahal izateko.

19 urterekin hasi zen errugbian (2001) Uni Bilbaon, Mungian jarraitu zuen, Baionatik pasa zen, Bizkariansekin DHa jokatu zuen, eta Hernanin amaitu zuen, ondoren entrenatzaile izango zen tokian 2014tik 2019ra arte.

AVK Bera Bera 5-41 Mazabi Independiente de Santander
Atzo, azaroaren 27an, Zarautzeko erbestean jokatu genuen partida Mazadi Independiente Santanderreko taldearen aurka. Talde hau momentuz lider doa eta bertan jazotako emaitzak argitara erakusten du hori. 3-41.

Larunbat honetan 16: 00etatik aurrera eta salbuespen gisa, Asti zelaian, Zarautzen, AVK Bera Berak Ohorezko B Mailako liderra den Mazabi Santander hartuko du. Donostiako maratoiaren ospakizuna zela eta, Kote Olaizola miniestadioa ezin zen erabili, horregatik partida Zarautzera lekualdatzen da eta hemendik bere abegi ona eskertu besterik ezin diogu egin.