
Malena Cavok minutu batzuk izango dituela nobedade, Super Amara Bera Bera eta Zubileta Evolution BM Zuazo taldeek bihar Zallan (18,30etan) Kadaguako Lagunen Oroimena delakoan elkarren aurka arituko dira, Guerreras Iberdrola Ligara itzuli aurretik azken lagunartekoan, Caja Rural Aula Valladolid azaroaren 26an Gasca bisitatuko duelako (18etan)

Asteburuan Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeek zortzi partida jokatuko dituzte, horietatik, Bidebietan bi besterik ez, larunbat goizean infantil mailan, neska zein mutiletak.

Argentina eta Brasileko selekzioek, Super Amara Bera Berako Shula Gavilán eta Mariane Fernandes jokalariak bertan direla, Buenos Airesen ospatuko Amerikako Erdi-Hegoaldea txapelketa jokoan izango dute gaurtik azaroaren 19ra arte Norvegia, Danimarka eta Suedian ospatuko den Mundialerako bi txartel banatuko duelarik.