
Haizea Urretabizkaia, Shula Gavilán eta Anne Erauskin, hiru egoera ezberdinak baina ezaugarri bera: larunbatean, abenduak 3, Besançoneko Palais des Sports Ghani Yalouz (20etan) pistan European Leagueko aurreneko partida biziko dute.

Astea hasi denetik, joan den larunbatean Gascan Liga irabazi ondoren, super amara Bera Berak abendu interesgarri bezain zaila bistaratzen du, denboraldi honetako helburu asko jokoan jarriko dituelarik.

Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeen artean bi garaipen baino ez ziren lortu asteburuan. Euskal Ligan, Bera Berak hirugarren postua sendotu du Eharialdea gaindituz Bidebietan eta Herrería Bidebieta Bera Bera jubenil taldea nagusi izan zen Urolaren aurrean.
Lacturale Bera Bera kadete eta jubenil taldeek amore eman zuten Basauriren aurka.