
Super Amara Bera Berak lau ordezkari izango ditu gaur Esloveniako Celje hirian Danimarka – Eslovenia partidarekin -Alvarezek eta Bustamantek zuzenduta– hasiko den Europako Txapelketan. Hau da, 2014n Hungarian eta Kroazian jokatu zena bezala, Espainiako selekzioak Zilarra lortu zuen orduan.

Infantil, kadete, jubenil eta senior mailetan arituko dira Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeak asteburu honetan. Azpimarratzeko, Euskal Ligan Bera Bera senior taldeak Egia hartuko du Bidebietan eta Lacturale Bera Berako taldeek Zarautzen izango dute hitzordua.

Herrería Bidebieta Bera Bera kadete taldeak bigarren fasean multzo onean izateko urrats garrantzitsua eman zuen Caribe Berri Legazpi gaindituta. Hori izan zen asteburuko garaipen bakarra.