
Nerea Pena Abaurrea jokalari nafarrak emango dio hasiera +Kirola ekimenari, Bera Bera Eskubaloiak martxan jarri duena, emakumezkoen kirolari buruz hausnartzea, indarguneak eta ahulguneak ikusaraztea helburuen artean dituena. Hitzaldia Kirol Etxeko Atano III Aretoan izango da abenduaren 27an, asteartea, arratsaldeko 18etan.

Paula Arcosek eta Anne Erauskinek Gesalaga-Okelaneko sukaldetik pasa dira eta bertan hasi dira super amara Bera Berak igandean Malagako Ciudad Jardinen jokatuko duen Superkopa prestatzen (20,15etan TDP). Horretarako zartagina su bizian Wgayü perlak eta lingotea sukaldatu ditute, eta ondoren begiak estalita kroketak dastatu dituzte. Wgayü Japoniatik ekarritako haragi bikaina da, eta Okelan da merkaturatzen duen bakarra.

Ezin izan da. Super Amara Bera Berak aurpegia eman eta larrua utzi ditu ESBF Besançonen aurkako kanporaketa irauli ahal izateko baina talde frantziarrak ez du aukerarik eman, sendo agertu da, une askotan bortiz (zortzi kanporatze eta gorri bat) eta gainera Hauge atezain norvegiarrak (% 52ko porzentaiarakin) gipuzkoarren saiakerak bertan behera utzi ditu.

Super Amara Bera Berak ESBF Besançonen hartuko du igandean (12,10 h. ETB1) Gascan, European Leagueko Q3 kanporaketako itzulikoan. Multzoen faserako txartela jokoan dago, horretarako, Frantzian joaneko 32-29koa irauli beharko du.