
Malagako Udalaren Ispiluen Aretoak Erreginaren Koparen XLIV edizioaren zozketa hartuko du ostegunean, otsailak 23, 13etatik aurrera. Fase finala apirilaren 21etik 23ra burutuko da Malagako José María Martín Carpena pabiloian.

Defentsa bikainari esker, super amara Bera Berak Grafometal La Rioja taldeari irabazi dio (33-16) Guerreras Iberdrola Ligako 15. jardunaldiko partidan, Tolosako Usabal kiroldegian burutu dena, talde gipuzkoarraren 50. urteurrena dela eta.

super amara Bera Berak bihar (18,15ean) Tolosako Usabal kiroldegian Grafometal La Rioja hartuko du Guerreras Iberdrola ligako 15. Jardunaldiari dagokion partidan. Imanol Álvarezen ustez “humil esango nuke norgehiagoka gure baitan dagoela”.

Inauteriak direla eta, lau partida baino ez ditu jokatuko Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeek. Guztiak Euskal ligari dagozkionak, seniorrak izan ezik. Bidebietan arituko dira Herrería Bidebieta Bera Bera kadete eta jubenil mutilen taldeak eta Lacturale Bera Bera kadete neskak eta jubenil neskak, berriz, Orion.