
Euskal Ligan senior taldeak Urdulizen irabazi zuen eta lider bakarra kokatu da bigarren itzuliaren hasieran. Bestetik, kadete mailako neska-mutilek promozioa zuten jokoan eta biek lortu dute helburua, Lacturale Bera Bera nesken taldeak bi partida irabazi zituen sailkapenean bigarren geldituz eta Herrería Bidebieta Bera Bera mutilen taldeak bat irabazi arren, Euskal ligan arituko da denboraldi amaiera arte. Asteburu honetan jubenil mutilen txanda izango da.

super amara Bera Bera garaile atera da gaur arratsaldean El Carranque kiroldegitik, Costa del Sol Malaga mendean hartuz (23-25, 11-13 atsedenaldian) Elke Karsten eta Marie Louise etorri berri diren jokalariek asmatu dutelako eta Maddi Aallak une erabakigarrietan egindako geldiketei esker, ondorioz, Guerreras Iberdrola Ligako liderra berretsi dute donostiarrek.

“Entrenatu eta Ligako partida prestatu, hori da tokatzen zaiguna, gainera Málagan da, pista zaila, ondorioz, konzentraturik egon behar dugu” adierazi du Imanol Álvarezek, Donostian Danborradaren festa lehertzeko ordu gutxi batzu baino lehen. super amara Bera Berak larunbatean Costa del Sol Málagari egingo dio bisita El Carranquen (18etan, streaming) eta hegazkinez ostiralean bidaiatu aurretik, Errenterian burutuko du goizean azken saioa.