
Euskal ligako bigarren faseari ekingo diote Lacturale Bera Bera kadete eta jubenil nesken taldeak eta Herrería Bidebieta kadete eta jubenil taldeak, kadeteek etxean Bergara eta San Adrian hartuz eta jubenilak, kanpoan, Oñatin eta Irunen. Era berean, seniorretan, Bera Berak Zuazori egingo dio bisita larunbatean.
Hortaz gain, Bera Bera kadete nesken taldeak irekiko du asteburuko jardunaldia larunbatean Bidebieta Hernani hartuz.

Tolosa Eskubaloiaren 50. Urteurrena dela eta, klubaren eskaera onartuz, super amara Bera Berak Usabal kiroldegian hartuko du Grafometal La Rioja, Guerreras Iberdrola ligaren 15. Jardunadiari dagokion partida.

Euskal Eskubaloi Federazioak kadete eta jubenil mailetako egutegiak ezagutarazi ditu. Bera Berak ordezkari guztiak ditu, Lacturale Bera Bera kadete eta jubenil nesken taldeak eta Herrería Bidebieta Bera Bera mutilenak. Zarautzekin batera, Bera Bera da klub bakarra neska-mutiletan lau taldeak Euskal Ligetan parte hartzen. Pulpok hiru ditu, jubenil nesken talde izan ezik beste guztiak.

Donostian eta Pasai Donibanen antolaturiko promozioan, Herrería Bidebieta Bera Bera jubenil taldeak lortu du Euskal ligan aritzeko txartela, ostiralean Tolosa Eskubaloia eta larunbatean Loyola Indautxu taldeak gaindituta. Larunbatean eman ziren emaitzak ezerezean utzi zuten igandeko jardunaldian, Donibanen burutu zena.