
Sentsazio onekin jarraitzea eskatzen zuen Alba Menendezek Gurpea Beti Onak Azparren Gestiónen aurkako partidaren atarian eta azken partidan baino hobeto jokatzea. Eta taldeak erantzun egin dio. Defentsa estua hasieratik, Silvak atezainak egindako geldiketei esker, Etxeberria kontraerasoan asmatuz, bi puntuak eskuratu ditu talde nafarraren aurrean. Costa de Sol Malagak etxean Atticgo Elche taldearen aurka galdu izanak super amara Bera Bera bi puntura dago lidergoa eta European Leagueko txartela ziurtatzeko.

Super amara Bera Berak Gurpea Beti Onak Azparren Gestión hartuko du bihar Gascan (18etan) Guerreras Iberdrola Ligako 17. jardunaldiari dagokion partida, helburu kontrajarriak dituzten bi taldeen artean, hain zuzen, gipuzkoarrek lehen postua berretsi nahi dute eta nafarrak puntuak pilatu play-down delakoa saiheste aldera.

Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeek Yoldin, Artalekun, Gascan, Bilbon, Bergaran, Zumaian eta Bidebietan izango dituzte hitzorduak asteburu honetan.
Euskal Ligan, senior taldeak Andoaingo Leizaran taldea hartuko du Bidebietan 18,10etan; Herrería Bidebieta Bera Bera jubenil mutilak Zumaian arituko dira, kadete mutilak San Adrian izango dute aurkari Bilboko Recalde El Fango kiroldegian eta Lacturale Bera Bera kadete taldeak Bergaran jokatuko du larunbat eguardian.

Asteburuko emaitzei erreparatuta, Euskal Ligan, senior taldea aurreneko bi postuetan sailkatzeko borrokan jarraitzen du. 15 gol sartu zituen Amaia Zolezziren gidaritzapean Askartza taldea gainditu zuten Bidebietan. Bestetik, Lacturale Bera Bera jubenil taldeari partida azken minutuetan ihes egin zuen eta Herrería Bidebieta Bera Bera kadete mutilak puntu bat urratzeko zorian izan ziren.