Akaba Bera Bera taldearen Liga txapelketako urrengo patiduaren berri eman nahi dizuet, ohi dugun bezala. Larunbat honetan, martxoak 17, Bidebietako kiroldegian eta arratsaldeko zazpiretatik aurrera jokatuko da, neurketan, eta aurkari bezala, beti zaila gertatzen den Astroc Sagunto taldea izango dutelarik gipuzkuarrak. Dena dela, Akaba taldeko jokalariak, eta gogoan oraindik lehengo larunbatean Leon BMren aurka lortutako garaipen garrantzitsua argi izanik, indar biziz zelairatzeko asmoa dute nonbait, eta markagailua etxekoen alde erakartzeko lanetan txukun aritzeko prest dira jada.Tati Garmendia entrenatzaileak Ligako azken partiduko talde berdina izango du gertu norgehiagoka konplikatu hau burutzeko, neurketaren epaile, Leongo MARTIN FRANCO eta kantabriar MONROY RODRIGUEZ arbitroak izango dituztelarik. Talde gipuzkuarra, garaipen berri bat eskeini nahiko lioke larunbat arratsaldean zalegoari, beren leialtasunaren sari moduz, izan ere, Akabaren jarraitzaileen beroa eskertzekoa bait da, are gehiago, LIga txapelketa aurrera doan ehinean.
Garrantzi handiko garaipena lortu du gaurkoan AKABA taldeak Leondarren aurka, erritmo handi eta zailtasun ugari erakutsi duen partidu azkar batean. Jokuan oso parekatuak, markagailua ere hala izan da neurketa osoan zehar, partiduaren azken segundotan, Akaba Bera Beraren entrenatzaile eta jokalari den Tati Garmendiak penalty bat gola bihurtu eta garaipena etxeko taldearentzat ekartzea lortu duen arte. Emaitza honek, AKABA taldea Ligako sailkapen nagusiko goi postuetan mantentzen du eta europako txartelaren borrokaren barne. Talde biek defentsa sistema bikaina erakutsi dute (6:0, nahiz Garmendiak azken minutuetan 5:1eko sistema mixtoa zelairatu, taldea aurreratuz eta honela, Fachinello jaurtitzailearen indarra txikituz). Partidu honen garrantziaren jakitun, gipuzkoarrak partiduan sartu dira lehenengo minututik azkenerarte eta nahiz eta markagailua kontra izan ia bukaera arte, lan eta joku txukunaren fruitu, garaipena ekarri dute etxera. Taldea gaur gauean bertan itzultzen da Donostiara autobusez, gogoa eta aste hontako lana, larunbateko partiduan dutelarik jada, beti zaila den Astroc Saguntoaren kontrako neurketan elkar ikusiko direlarik Bidebietan.
AKABA BERA BERAREN Liga txapelketako urrengo partiduaren berri eman nahi dizuet. Larunbat honetan, martxoak 10, izango da LEON BM (CLEBA) taldearen aurka, arratsaldeko 18,00etatik aurrera eta Leongo San Esteban udal kiroldegian. Neurketaren epaile, Karrera Zaldua arbitro euskalduna eta Fernández Fernández asturiarra izango ditugu. Partidu hau, zaila izango da nonbait, gipuzkuarrak garaipena behar bait dute egun Ligako sailkapen nagusian okupatzen duten bostgarren lekua matendu nahi badute, eta Leongo taldeak erdiberdin, Europan leku bat lortzea helburu nagusi bait dute. Dena dela, AKABAko taldea baikorra da, are gehiago, atzera begira ezkero, Ligako lehen itzulian eta talde honen aurka Bidebietan lortutako garaipena (28-23) gogoan oso argi dutelako. Neurketa honetarako, Tati Garmendia entrenatzaileak jokalari gehienak izango ditu prest, Esther Larreategi eta Libe Altuna salbu, beren derrigorrezko errehabilitazio sesioei aurre egin behar bait diete, belauneko lesioak gainditzeko lanetan jator eta gogor ari direlarik
Lehengo igandean martxoaren 3an akabak jolastutako partido amistosoa irabazi zuen ligako lider dagoen “construcciones paraíso” taldearen aurka 27-35 izanik markagailuan.
Hurrengo astean jarraituko du liga Leonen hain zuzen.
Igandean Erusian sufritutako bidegabeko galtzearen ondoren, AKABA taldeko jokalariak bi egun eman dituzte jai, eta bihar, osteguna, berriro laneratuko dira Bidebietan ohizko entrenamendu saioak garatzera. Lan sesio hauek, datorren larunbaterako, martxoak 3, hitzartutako adiskidetasun partidu bat irabaztera zuzenduko dira, jada, Castro Urdialesen, arratsaldeko 17,00etatik aurrera, eta hango "Promociones Paraíso de Castro" taldearen aurka. Neurketa berezi hau, Ligako txapelketaren geldialdia aprobetxatuz jokatuko da, Espainiako Selekzioak bilketa berri bat antolatu bait du asteburuan, eta han izango dira besteak beste, AKABA taldeko Esme López, Patricia Pinedo eta Matxalen Ziarsolo jokalariak (Raphaelle Tervelek berdina egingo du, baina Frantziako selekzioak deituta bere kasuan). Castroko taldeari dagokiones, jakin ezazue, Nazional maila goreneko lehen postua okupatzen duela egun.