Gutxienezko galtzea sufritu du gaur Akaba Bera Bera taldeak Ro Casa kanariarren aurka Bidebietako kiroldegian, Liga txapelketako itzuliaren lehen partiduan. Neurketaren emaitza bere alde lortzeko, kanariar taldearen lanik biekainena Todorovich atezainarena izan da zalantzarik gabe. Defentsa sistema ere nahiko gogorra burutu dute exklusioen atalak argi erakusten duen moduan. Gipuzkoarrak bere aldetik, ez dira azken partiduetan bezain ongi ibili atea zaintzen, bai aldiz erasoan, baina jaurtiketa askok, nahiz onak eta indartsu gertatu, (eta horietatik asko sei metruetatik izan), atezanainaren aparteko lana ezin izan dute gainditu. Dena dela, eta galtze hau gain hartuz, Tati Garmendiaren taldeak gogoz eta indarrez aurrera bidea eraikiz jarraitzeko asmoz entrenamendu saioak burutuko ditu aste hontan zehar, kontutan izanik ere, momentuz eta ligako sailkapen nagusiari gagozkiolarik, bostgarren postua defendatzen jarraitzen duela.
Akaba Bera Berak,Superliga ABF-KO bigarren bueltari ekingo dio,larunbata honetan otsailak 3an.
Partidu honetako aurkaria Ro´casaanariar taldea izango da.
Talde hau bederatzigarren postuan kokaluta dago sailkapenean,eta gutxigatik ez da klasifikatu Erreginaren Kopa jolasteko.
Talde donostiarreak gogoz eta indartsu aurkitzen da,partidua jolasteko aurreko jardunaldian irabazi eta gero Cementos-en aurka.
Tati Garmendiak ezin izan du entrenatu,partidu hunetarako bizkarrean izandako molestia batzuren ondorioz.
Esme Lopez ere entrenatu gabe gelditu da,lehengo larunbateko partiduan kolpe bat jaso zuelako sudurrean eta fisura txiki batekin aurkitzen da.
Taldeko beste jokalari guztiak sasoiean eta pres daude partiduari aurre egiteko.
Patiduko epaileak,Fernandez Baranda eta Gonzalez Grau izango dira.
Akaba Bera Berak jolastuko duen ligako hurrengo partidoa, Cementos La Unión Ribarroja taldearen aurka izango Bidebietako Kiroldegian,datorren larunbatean urtarrilak 27, arratsaldeko 7-retatik aurrera.
Printzipioz jarduaridi hau zaila ikusten da , Cementos Unión klasifikazioan lehengo daguela .
Partiduko epaileak Gude Prego euskalduna eta Monge Arroyo katalana izango dira.
Erabateko garaipen garrantzitsua lortu du gaurkoan Akaba Bera Bera taldeak, egungo liga eta Kopako buruzagi eta orain arte txapelketaren lehen postuan izandako Cementos la Unión Ribarroja talde balentziarraren aurka. Neurketaren lehen minututik eta bukaera arte, gipuzkuarrak partiduaren jabe izan dira. Tati Garmendia entrenatzaileak 6:0eko defentsa sistema sendoa jarri du jokuan, eta apostu honekin, balentziar jokalarien etengabeko saio eta nahiak erabat baliogabetzea lortu du zorionez. Erasoan indartsu azaldu dira Akabako jokalariak ere, galdutako baloi gehienak berreskuratu ondoren, azkar igoz eta jokaldia golan bukatuz.Gauzak horrela eta partidua aurrera zihoan ehinean, balentziar taldearen entrenatzailea aulki guztia mugitzera behartuta sentitu da, hala nola, Sarich pibote bikaina pistan soilik hamar minutu inguru utziz, ia bi metrotako altuera izanik ere, ezinezkoa gertatu bait zaio jokalariari baloi berreskuratze lana. Poztasun handia beraz gipuzkuar taldearen aulkian, Ligako buruzagiaren aukako garaipen garrantzitsu eta zaila lortu ondoren.
Akabak garaipen erraza lortu zuen atzo Ligako azken sailkatuaren etxean. Lehenengo minutuetako oreka apurtu bezain pronto, talde donostiarra abantaila handitzen joan zen partida aurrera joan ahala.
Bigarren zatian eroso ibili ziren Tati Garmendiaren neskak, Ciobanu atezainaren gelditu bikainei esker eta horien ondorioz ateratako kontraerasoak zirela medio.