Akaba Bera Berak bere publikoaren aurrean egindako aurkezpenaren partidan Promociones Paraiso taldea gainditu zuen 34 – 26. Bi taldeen arteko joku bizia eta intentsitate handikoa ikusi ahal izan zen, Bidebietako kiroldegira bertaratu ziren ikusleen gozamenerako. Nahiz eta, etxekoek 5:1 defentsarekin hasi, laister jeitsi zen 6:0ra partida osoan horrela mantenduz. Kontraeraso azkarrak eta konbinazio eraginkorrak erabiliz, Akaba Bera Berak aurretik joan zen partida osoan, nahiz eta, zenbait unetan aurkariek markagailuan berdinketa lortu.
Liga txapelketa hasi baino lehenagoko prestakuntzaren azken partida honetan, Akaba Bera Berak oraindik ere Rafhaelle Tervel, Patricia Pinedo eta Libe Altuna jokalarien bajekin jarraitzen du beraien lesioen errekuperazioarekin ari baitira.
Promociones Paraísoren aldetik, albokoekin eta pibotearekin egindako konbinazioak emaitza onak eman zien, bere zentrala galiziarra, Cuña, jokalari garrantzitsuena bihurtuz eginkizun honetan.
Partida honekin bukatutzat ematen da denboraldiaurreko prestakuntza. Datorren larunbatean, irailak 8, ligako txapelketa hastera doa Marina Park taldearen aurka Santanderren. Beraz, gure zaletuek hurrengo irailaren 15 arte itxaron beharko dute bere taldea berriz ikusi ahal izateko, goiko mailara igo berria den Elcheren aurkako partidan.
Akaba Bera Bera: Bouveret, Sanromán (4, 3p), Tati Garmendia (3, 1p), Eider Rubio (5), Ziarsolo (5), Esme López (8), Agirre (2) -hasierako taldea-, Aisa, Petrinja (2, 1p), Valverde, Mínguez, Krnic (1) eta Puche (4, 1p).
Promociones Paraíso: Scholtz, Cuña Lage (4), Montes (8, 3p) Pasztor (6 1p), De la Fuente, Castro (1), Elorza -hasierako taldea-, Larroca, Zorrilla, Fuster (2), Duñabeitia (2), Elorza, Azkona (1) eta Franco (3).
Epaileak: Txema Leal y Javier Ramiro (Euskadi), kanporatu zituzten: Agirre (2), Krnic (2) donostiarren aldetik, eta Lidia Montes (3, gorria 59minutuan), Pasztor, De la Fuente eta Larroca Promiciones Paraisoren aldetik
Markagailua 5 minuturo: 3-2, 5-4, 8-8, 12-9, 15-10, 17-13 (atsedena), 19-17, 20-17, 23-21, 27-24, 31-25 y 34-27 (amaiera).
Datorren ostegunean, abuztuak 30, arratsaldeko 19:00tan Bidebieta Kiroldegian Akaba Bera Beraren aurkezpen ofiziala egingo dela Promociones Paraíso Castro Urdialesen aurkako lagunarteko partidarekin. Beraz, espero dugu kiroldegiko harmailak goi mailako eskubaloiaren zaletuz beterik egotea.
Joan den larunbatean, abuztuak 25, Akaba Bera Berak datorren denboraldirako prestakuntzaren jarraipenari ematen, Elizondoko I Vidaurre Eraikuntzak Torneoko garaipena lortu du. Goizeko eta arratsaldeko jardunaldietan jokatu ziren partidak, biak 20 minutuko bi zatirekin.
Goizeko partean Fermafix Lleidaren aurka espero zen bezala ezustekorik gabeko garaipena izan zen 22-11 irabaziz. Arratsaldeko finala Ohorezko mailako bi taldeen arteko lehia izan zen, Akaba Bera Bera eta Promociones Paraíso Castro Urdiales. Partida 18 -13 bukatu zen, beraz, honetan lan gehiago egin behar izan zen Torneoren garaikurra etxera eramateko.
Jakinarazten dizuet, datorren larunbatean, abuztuak 25, Akaba Bera Bera taldeak Elizondo herrian jokatuko duela Baztango Taldeak antolatutako torneoan. Bertan honako taldeak parte hartuko dute: Baztango Kirol Taldea, Fermafix Lleida, biak 1. mailakoak, Promociones Paraiso Castro eta gu geu, biak Ohorezko mailakoak. Partidak goizez eta arratsaldez izango dira.
Goizeko partidak 20ko bi zatikoak izango dira, eta arratsaldekoak berriz 30ko bi zati.
11:00tan Akaba Bera Bera – Promociones Paraiso Castro
12:30tan Baztango Kirol Taldea – Fermafix Lleida
Irabazleak arratsaldeko 7:15tan finala eta galtzaileak 17:00tan
Gure taldeari dagokionez, zenbait jokalari ditugu iazko lesioak errekuperazio prozesuan dabiltzatenak oraindik. Hala, Patricia Pinedo iaz Itxakoren aurkako partidan egindako eskubiko sorbaldaren lesioa ez du erabat osatu, baita ere egoera berean dago Libe Altuna eskubiko belaunaren lotailuaren hausturaren errekuperazio lanetan. Rafhaelle Tervel Frantziako Selekzioarekin eskubiko orkatila bihurritu zuen. Beraz, hauen parte hartzea ez da normaltasunez izango.
Baztango kirol taldeak (BKT) datorren denboraldirako goiko mailara iristeko helburua du, horretarako 4 goi mailako jokalari berriak ekarri ditu, hauek iaz , Maria Felix ezker alboko hungariarra (Marina Park), Amalia Corina Saftoiu atezaina (Perdoma) eta Mirela Chirila ezker hegaleko (Cetate) Errumaniarrak, eta azkenik Turkmenistango Larisa Shhumileva ezker alboko gaztea (Hypo). Beraz, nahiz eta beheko maila batean egon, goi mailako fitxaketak egin ditu.
Promociones Paraiso Castro Urdiales-eko taldea, goi mailara igo berria da, hala ere aurredenboraldi honetan ABF taldeen aurkako egindako lagun arteko partidetan oso emaitzak onak lortu dituenez, ez dirudi maila berriari eusteko arazo larririk edukiko duenik, deigarriena Lizarrako Itxako taldearen aurka 22na berdinketaren emaitza izan da. Bere aurpegi berriak hauek dira: Eskubi hegaleko japoniarra Mariko Komatsu (Fermafix Lleida), Marta fuster pibotea (Gijon), Laura Castro Albokoa (Vicar Goya), Zsfia Pasztor hungariarra (Cementos La Union), hegaleko Naiara Duñabeitia (Baiona).
Fermafix Lleida, azkeneko denboraldian ohorezko maila galdu zuen. Zenbait jokalari beste taldeetara joan dira, beraz, ez dakigu oso ondo ze mailako taldea edukiko duen aurten. Dena den, talde oso borrokatzailea izan da beti.
Besterik gabe, agur bero bat
Datorren astelehenean, abuztuak 27, kadeteen, jubenilen eta 2. mailako taldeen entrenamenduak hasiko dira. Anoetako miniestadioan egon behar duzue arratsaldeko 18:00etan korrika egiteko zapatilekin