Garaipen berri bat lortu du gaur AKABA BERA BERAk Asturiasen, pistan nahiko txukun ibili den GIJON taldearen aurkako neurketan. Izan ere, asturiarrak eta batipat lehen zatiko azken minutuetan, Petrinja jokalariaren kanporaketa aprobetxatuz, gipuzkuarren defentsa sistema kolokan jarri du zenbait momentutan, eta partiduaren atsedenaldira berdinketarekin joatea lortu ere bai. Baina bigarren zatia hasi bezain laster, gipuzkuarrak partiduaren erritmoa berreskuratu dute, bai defentsa lanetan bai goran jaurtiketetan, eta joku orekatu eta sendoaren emaitza, merezitako garaipena izan da hor nonbait. Aurrera pauso garrantzitsua suposatzen du garaipen berri honek Tati Garmendiaren taldearentzat, Liga lehiaketako bostgarren postua lortzeko mantentzen duen borrokan. 300 lagun-ikusle inguru bildu dira partiduan. Gaur erakutsitako lana eta emaitzarekin pozik, gipuzkuar taldearen gogoa eta datozen egunetako entrenamendu lanak, larunbatean, maiatzak 12, Bidebietako kiroldegian jolastuko den neurketari begira dira dagoeneko, Lleida taldearen aurkako partiduan, jada.
Erregina kopako lehiaketaren irabazle gertatu ondoren, eta honez gero Gipuzkoako Foru Aldundi eta Donostiako Udaletxearen arestiko eskerron ekitaldiak jaso ondoren, AKABA BERA BERA taldeak bihar eta Juan José Ibarretxe lehendakariaren eskutik, beste merezimendu ekitaldi bat jasoko du Ajuria Enean bertan, arratsaldeko 19,30etan.
Esandakoaz gainera, eta Ligako txapelketari gagozkiolarik, urrengo neurketa Gijonen izango da bertako taldearen aurka (BM GIJON), larunbatean, Guiako Udal Kiroldegian, arratsaldeko 19,30etatik aurrera. Asturiar taldea hamaikagarren postua okupatzen du egun Ligako sailkapen nagusian, orain arte 13 puntu lortu dituelarik txapelketan. Neurketa honetarako, Tati Garmendia entrenatzaileak azken partiduetan zelairatutako jokalariak izango ditu prest printzipioz, eta neurketa horri begira ari dira entrenamendu sesioetan lanean jokalariak, bi jai-egun gozatu ondoren. Partiduaren epaile, BALLANO DUEÑAS eta TORRES ALAMILLOS arbitro kataluniarrak izango ditugu.
Berdinketa (27-27) izan da gaurko partiduaren emaitza, Akaba eta Roketas taldeen arteko neurketan, Bidebietako kiroldegian. Dena dela, emaitza honek ez du zuzenki isladatzen pistan gertatukoa. Bost minutuko markagailuak erakusten duen moduan, lehe zatian gipuzkuarrak bai defentsa, bai eraso lanetan, argi eta bikain ibili dira, lapurtutako baloi gehienak golak bilakatuz. Era honetan garatu da partidua neurketaren 50garren minuturarte, non kanporaketen eraginez (Tervel eta Agirre jokalariak bi exlusioekin bakoitzak ezin izan dute defentsa lanetan aritu azken ordu laurden osoan) , AKABAren jokoa erabat desorekatu da nonbait, eta andaluziar taldeak okasioa ondo asko aprobetxatu du pistan presentzia berreskuratzeko eta markagaildua bere alde eskuratzeko. Gauzak honela, zirrara, partiduaren azken segundurarte mantendu da bizi-bizi, jada, arbitroak gipuzkuarren aurkako penaltia seinalatu bait du orduan (27-27 markagailuan); Zorionez, Michaela Ciobanu atezainak, bikain ibili da eta jaurtiketa gelditzea lortu du (Dobrinskayza jokalaria izan da jaurtikitzailea) eta beraz, partidua berdinketan bukatu da. Ligako urrengo parada,Giijonen izango dute gipuzkuarrak, datorren larunbatean (maiatzak 5), Asturiasen jokatuko den partiduan, arratsaldeko 19,30etatik aurrera.
Idatzi honen bidez, AKABA BERA BERA taldearen urrengo partiduaren berri eman nahi dizuet. Larunbat honetan, apirilak 28, izango da, Bidebietako kiroldegian, Liga txapelketako bostgarren lekua lortzeko lehian aurkari zuzena den Roketas taldearen kontrako neurketan, arratsaldeko 19,00etatik aurrera. Talde andaluziarra, agerkari gertatzen ari da nonbait aurtengo denboraldian, eta bere kirol historian lehen aldiz, europear txartel bat lortzeko borrokan dihardu. Neurketaren epaile, Karrera Zaldua arbitro euskalduna eta Fernández Fernández asturiarra izango dira.