Gipuzkoako kadeteen selekzioak, jokalariak aukeratzen jarraitzen du, eta horregatik beste entrenamendu bat antolatu du hurrengo igandean, hilak 13, Usurbilen goizeko 10:15etan. Bertan egoteko Bera Berako lau jokalari deitu dituzte: Anne Valle, Udane Rodriguez, Lide Lucas eta Maitane Etxeberria. Lehen hirurak ordea, ezin izango dute joan, egun horretan bertan partidu ofiziala baitute Bizkaiako txapeldunaren aurka, Urdaneta.
Denboraldi honetan bigarren aldiz, Bera Berak neska-mutilen bisita jaso zuen, kasu honetan Beasaindik etorriak. ABF ligako partidu bat zuzenean ikusteaz gain, umeek gure Ohorezko Mailako jokalariak agurtzeko aukera izan zuten, eta beraiekin argazki bat ateratzekoa.
Klubetik bere bisita eskertu nahi diegu, eta era berean nahi dutenean Donostiara bueltzateko gonbitea luzatzen diegu. Era berean, Bera Bera Eskubaloiak Klub, Elkarte, Ikastola... orori gonbitea egiten die, nahi dutenean Bidebietara etortzeko gure neskak zuzenean ikusteko. Esperientzia zoragarria da, jada bizi dutenek asko disfrutatu dutenak. Hori bizitzeko Klubarekin harremanetan jarri behar da 943 291 292 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan.
Bera Beraren beste iniziatiba bat da hau, aurten eskubaloia gaztetxoenen artean zabaltzeko helburua jarri baitu.
Hurrengo astebukaerak partiduak ekarriko ditu Bera Beraren kadete eta seniorrentzat. Infantilak eta jubenilak ez dute lehiarik izango, beraz atseden hartzeko aukera izango dute euren txapelketetako fase berriak hasi baino lehen.
Kadeteek igandean 12:30etan jokatuko dute Egian Urdanetaren aurka. Bisitariak Bizkaiako txapeldunak izan dira, beraz, maila altua erakutsiko dutela argi dago. Sekulako partidua izatea espero dugu, Euskal Ligari hasiera eman baino lehen.
Seniorrak bestalde, Bidebietan arituko dira larunbatean 16:00etan Pulpo aurkari bezela edukita, sailkapenean jarraitzen duen taldea. Donostiarrek euren hirugarren garaipena jarraian lortzea izango dute helburu.
Baita ere gogorarazi nahi dugu, Ohorezko Mailan Bera Berak eta Castrok jokatuko duten partiduaren atsedenaldian, Bera Beraren Eskolako partaide txikiek, Egiako alebinen aurka partidutxo bat jokatuko dutela. Txikiak ilusioz beterik daude, eta ziur momentu eder bat pasarazten digutela.
Bera Bera Eskubaloi taldeak Azenaide Danilo Jose Carlos Angolako jokalaria fitxatu duela jakinarazten du. 21 urte dauzka, eta bere jaioterritik dator, Angola. Bertan jokatu du orain arte, 1º de Agosto Kirol Taldean.
Kontratazioa Bera Berak Angolarekin duen kolaborazio lotura batetik jaio da. Duela urte bete baino lehenagotik, elkartruke prozesu bat hasi zen, non bi bitartekariek ezagutza-sistemak eta baliabideak konpartitzen dituzten, hazteko eta kirol maila hobetzeko helburuarekin. Kolaborazio hau dela eta iritsi da Donostiara Azenaide, eskuin hegaleko jokalaria, bere herrian maila bikaina eman duena. Bera Beraren taldea sendotzeko iristen da, eta gaurtik aurrera Reyes Karreren aginduetara entrenatuko da. Bere debuta hurrengo larunbatean izan liteke, Bidebietan Castrorekin jokatu den partiduan.
Otsaileko lehen asteburuak Bera Beraren harrobiko infantilentzat eta seniorrentzat partidu berriak ekarri zituen. Kadete eta jubenilek ez zuten jardunaldirik izan. Balantzea oso ona izan zen, hiru lehiak eraman baitzituzten donostiarrek.
A taldeko infantilek lehen fasea Andoainen irabazita bukatu zuten, Leizaran A 6-12ko emaitzaz gaindituz. Gutxigatik bada ere, ezin izan dute Gipuzkoako Txapelketaren Azken Faserako sailkatu, baina Foru Aldundiaren Trofeoan faborietako bat izango dira. Eure arerioak Udarregi 1, Elgoibar, Leizaran A, Leizaran B, Pulpo, Aloña Mendi B eta Aiala D izango dira.
B taldea bestalde, Bidebietan 21-17 irabazi zion Aiala Bri, horrela sailkapeneko bigarren postua berretsiz. Donostiarrak Gipuzkoako Txapelketaren Azken Faserako sailkatu dira, eta bertan Elgoibar, Udarregi 2, Aiala A, Ereintza eta Egia izango dituzte arerio.
Bukatzeko, senio taldeak igandean La Salle 24-26 emaitzarekin gainditu zuen Bilbon. Horrela bigarren garaipena jarraian lortu dute, eta sailkapeneko goiko tokietan sendotzen dira.