Bera Beraren harrobiko taldeentzat partiduz beteriko aste bukaera berri bat dator. Pasa den jardunaldiko partiduak oso zailak izan baziren, jardunaldi berri honetakoak ere ez dira batere errazak izango.
Infantiletatik, A taldeak bakarrik jokatuko du, B taldeak Egiaren aurka jokatu behar zuen partidua atzeratua izan baita. Bera Beraren arerioa Andoaineko Leizaran B izango da, Foru Aldundiaren Txapelketa honetako liderra. Hala ere, gure neskak bi puntura bakarrik daude, eta igandean 10:00etatik aurrera Bidebietan, sailkapenean harrapatzen saiatuko dira.
Kadeteek eta jubenilek arerio berbera izango dute oraingoan, Ermuako Errotabarri. Lehenengoek 15:45etan jokatuko dute Miguel Angel Blanco Kiroldegian. Bere multzoan berdintasun asko dago, eta lehia hau ere oso parekatua izango da. Jubenilak 18:30etan irtengo dira kantxara. Bizkaitarrak indartsu dabiltza, baina sorpresa emateko gai dira Bera Berakoak.
Bukatzeko, seniorrek 16:30etan jokatuko dute larunbatean Portugaleten Jarrillerasen kontra. Mailako liderrak, portugaletekoak oso arerio gogorra izango dira. Bera Bera bere hutsuneak aprobetxatzen saiatuko da.
Eli Pinedo Amurrioko jokalari bikainak, hurrengo ostiralean Bera Berarekin lotuko duen kontratua sinatuko du. Bertan adostuko denez, hurrengo uztailaren 1etik aurrera taldearen partaide izango da, printzipioz denboraldi batez. Bere aurkezpena hurrengo ostiralean, martxoak 18, izango da Kirol Etxean 11:30etan. Komunikabide guztiei deialdia egiten zaie bertara hurbiltzeko.
Jaiotze data: 1981/05/13
Lekua: Bilbo (Betidanik Amurrion bizi izan da)
Altuera: 1,77 cm
Pisua: 59 kg
Posizioa: Extremoa
Ibilbidea:
Debuta ABFn: 2000/01 Bera Bera
2001/02 Bera Bera
2002/03 Bera Bera
2003/04 Bera Bera
2004/05 La Unión Ribarroja
2005/06 Sagunto
2006/07 Sagunto
2007/08 Itxako
2008/09 Itxako
2009/10 Itxako
2010/11 HC Odense (Danimarka)
Lorpenak:
Espainiako Superkoparen Txapelduna Saguntorekin 2005/06
Txapeldunen Ligako semifinalista Saguntorekin 2005/06
ABFko Txapeldunorde Saguntorekin 2006/07
EHFko Txapeldunorde Itxakorekin 2007/08
ABFko Txapeldunorde Itxakorekin 2007/08
10º Munduko Txapelketan Espainiak Selekzioarekin 2008
ABFko Txapelduna Itxakorekin 2008/09
EHFko Txapelduna Itxakorekin 2008/09
Europako Txapeldunorde Espainiako Selekzioarekin 2009
Hirugarrena Mediterraneoko Jokuetan Espainiako Selekzioarekin 2009
Espainiako Superkoparen Txapelduna Itxakorekin 2009/10
ABFko Txapelduna Itxakorekin 2009/10
Erreginaren Kopako Txapelduna Itxakorekin 2009/10
Pasa den martxoaren 2an, Baionan Aviron eta Bera Beraren arteko kolaborazio hitzarmena berritu zen, 2003ko abenduaren 17tik martxan dagoena. Bertan bi kluben arteko kirol kolaborazioaren puntuak adosten dira, eskubaloian eta errugbyan erabiliko direnak.
Hitzarmen honen berritzean pertsona hauek egon ziren: Philippe Ducase, Aviron Bayonnais Omnisports-eko presidentea, Bera Bera Errugby Taldearen presidentea, Fernando Diez Mintegi, Aviron Bayonnais Handballeko presidentea, Daniel Bona, eta Bera Bera eskubaloiaren presidentea Amaia Ramirez.
Akordio honen berritzea urtebeterako izango da, eta aspektu hauek ezartzen dira. Alde batetik, bi klubek konpromezua hartzen dute, entrenamendu komunak egiteko, lagunarteko txapelketak eta partiduak antolatzeko, teknifikazio kurtsoak egiteko, eta bi kluben artean jokalarien zesioak egoteko. Besteak beste, gaur egun Ainara Luque Bera Beraren jokalariak Avironen utzita jokatzen du.
Gainera, bi klubek konpromezua hartzen dute datu baseak konpartitzeko, bideoak, eskubaloieko gertaera garrantzitsuak jasotzeko antolakuntza elkarrekin eramateko... hau dena Kontseilu Tekniko batek kontrolatuko du, proiektuaren jarraipena egingo du alegia. Kontseilu hau Klub bakoitzeko bi pertsonek osatuko dute, eta hiru hilabetean behin batuko dira.
Horrela, Bera Berak eta Avironek eskua ematen dute etorkizunean elkarrekin aurrera egiteko, eta elkarlanean egunez egun hazteko eta kirol maila hobetzeko.
Zoritxarrez, Bera Beraren harrobiko taldeek ezin izan zuten nagusiek izan zuten emaitza onari jarraipena eman, eta lehia guztienak galdu zituzten. Partiduak oso parekatuak izan ziren, baina lehiakortasun horretan gehienetan gurutzea atera zen.
Infantiletako B taldeak bere multzoko liderraren aurka berdinketa lortu zuen 23na. Aiala A faboritoa zen, baina gure neskek maila altua eman zuten, eta ia garaipena lortu. Zoritxarrez, A taldeak ez zuen bere egunik onena eduki, eta Usurbilen gol bakarragatik galdu zuen Udarrigi 1en kontra. Emaitza 17-16 izan zen.
Gol bakarragatik galdu zuten baita ere kadeteek Bidebietan. Bide Onera Zuazok talde bikaina zela erakutsia zuen, baina gure neskek begietara begiratu zieten. Pena bat izan zen azkenean hain tarte txikiagatik puntuak alde egin izana (24-25).
Jubenilek eta seniorrek ere porrota jaso zuten. Lehenengoek oso konpromezu zaila zuten Aiala Zarautzekin, euren multzoko lider sendo eta indartsua. Logika bete egin zen eta Bera Berak 34-19 galdu zuen. Min gehiago egin zuen seniorren porrotak, Aloña Mendirekin izan baitzen, zuzeneko arerioa. Donostiarrek laugarren postuan jarraitzen dute, baina euren jarraitzaileak gerturatu egin dira 18-20 irabazi ostean.
Maitane Etxebarria Bera Beraren infantila Espainiako Selekzioarekin kontzentrazio bat egiteko deitua izan da. Euskal Federazioak Klubari jakinarazi dionez, kontzentrazio hau Getafen ospatuko da (Madril), apirilaren 25 et 26ean.
Honenbestez, gure jokalari gazteak estatuko jokalari onenekin aritzeko aukera izango du. Entrenamendu horietan zorterik onena opa diogu gure txapeldunari. Asko disfrutatu eta Zorionak Maitane!