Jokuak eta tailerrak udaberriko oporretan, 2021.
Adina: 2-14 urte
Datak: Martxoak 29 – Apirilak 9
Izen ematea eta informazioa:
Tlf: 943 291 292
JOKUAK ETA TAILERRAK GABONETAN.
Adina: 2-14 urte
Datak: Abenduak 21-Urtarrilak 5
Izen ematea eta informazioa:
Tlf: 943 291 292
WathsApp: 620 841 511
Gimnasiora joan nahi duzu ilaran zain egon gabe eta leku kontrolatuan?
Bera Bera Manteo aplikazioarekin zure ordua (gehienez 90 min egunean), aretoak eta makinak erreserbatu ahal izango dituzu, zain egon beharrik ez izateko eta entrenatu behar dituzun makinak eta aretoak ziurtatzeko.
Covid-19 protokoloekin eta edukiera kontrolatuarekin entrenatu ezazu.
Hemen deskargatu dezakezu aplikazioa.
Eusko Jaurlaritzak Covid-19 geldiarazteko murrizketa berriak iragarri ostean, hauek izango dira neurri berriak Manteon:
Manteon dagoeneko hartu ditugu Eusko Jaurlaritzak Covid-19-ri aurrea egiteko hartutako "Jarduera Fisikoaren Jarraibideak" betetzeko neurriak.
Normaltasun Berria, 2020ko urriaren 26a
Manteon antolatutako kirol-ikastaro guztiak mantentzen dira.
Aretoen edukiera %50era murrizteak ez dio eragiten izena eman duten pertsonen kopuruari, murrizketa hori aurreikusita baitzegoen kanpaina hasi zenetik.Jarduera-geletan, hiru eremu markatu dira zinta bidez, eta ikastaroetako ikasleak eremu berean jarri beharko dira beti. Hala, talde desberdinak egongo dira (gehienez 6 pertsona), eta ezingo dute elkarrekin jardun klaseetan.
Adibidez:
Maskararen erabilera nahitaezkoa da instalazioko eremu guztietan, eta kirol-jarduera handiko uneetan ez da beharrezkoa izango erabiltzea. Ildo horretatik, kirol-jarduera bizitzat hartzen dira Cross training, Ziklo Indoor, Body Fit, Strong, Zumba, TRX, Aerowellnes ikastaroak. Gainontzeko ikastaroetan maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da, monitoreak kentzea ahalbideratzen duen ariketa edo uneetan salbu.
Jarduera-gela guztiek airea etengabe berritzeko sistema automatikoa eta/edo leihoak dituzte. Beraz, instalakuntzako arduradunak une oro areto guztien aireztatzea egokia izan dadin ikuskatuko dute.
Aldagelak ez erabiltzea gomendatzen da eta, betiere, ezarritako edukiera errespetatzea eta ahalik eta denbora gutxienean bertan egotea.
Mila esker zuen laguntza eta ulermenagatik eta ea egoera honi guztion arten buelta ematen diogun.
2020-2021 denboraldiko Kirol Ekintzetan Manteo-ko kiroldegian Covid-19a prebentzio osasun eta segurtasun-neurriak.
Manteo-ko 2020-2021 denboraldiko Kirol Ekintzaen izen emateak zabalik daude.
Eskaintza ondoko taulan uzten dizuegu ordutegi eta prezioekin.
Datorren ekainaren 22an UDA 2020 udako ikastaroak hasiko dira Manteon.
Bera Bera elkarteak, Osakidetzak Covid-19ri buruz proposatutako segurtasun arauak jarraituz, segurtasun neurriak garatu ditu UDAko jarduerek ahalik eta segurtasun osoarekin egin ahal izateko.
UDAko jardueretan janari zerbitzu berezia dago. Zerbitzua erreserbatzeko 943 291 292 telefono zenbakira deitu edo posta elektronikoa bidali
Egoera latza pasatzea tokatu zaigu guztioi baina pixkanaka badirudi momentu hobeak datorzkigula. Hau dela eta, Donostiako udalak hala baimenduta, udara hontarako AISIALDI TALDEAK ETA KIROL JARDUERAK antolatuko ditugu Bera Bera RT kirol elkartetik Manteo Kiroldegian zein Zurriola Hondartzan 2 urtetik aurrerako haurrentzat.
Noski, aurtengo antolaketa eta taldeak osatzeko baldintzak bereziak izango dira, osasun agintariek emandako gomendio eta irizpideak jarraitu beharko bait ditugu guztiok. Gu dagoeneko lanean hasi gara eta talde murriztuak, aire zabalean egiteko jarduerak, norberari egokitutako talde eta ordutegiak, segurtasun neurri bereziak, prezioetan beherapen bereziak,...prestatu ditugu (informazio gehigarria
Betiko ihardueretaz gain (MULTIKIROLA, SURF, HONDARTZA BOLEIA, ZUMBA...) nahi izanez gero norberari egokitutako ekintzak ere antolatzen ditugu (ordutegia, lekua, ekintzak, taldea... erabaki eta guk lagunduko dizuegu).
Izena eman edo plaza erreserbatu nahi baduzue jarri gurekin kontaktuan, bestela Maiatzaren 18tik 21era www.donostiakirola.eus web orrialdean izena eman dezakezue ere.
Laster izango duzue eskuragarri ikastaro hauei buruzko informazio guztia.
Bitartean, zaindu zaitezte!
Aurretiko izen-emateak: Maiatzaren 18tik 21era
Zozketa: Maitzak 22
Leku libreen izen-ematea hasiera: Ekainak 10
Nola: MANTEO Kiroldegia / www.donostiakirola.eus
Astelehenean Manteo irekitzen dugu Osakidetzaren gomendioak jarraituz.
Araudia betetzeko biziki ari gara lanean eta astelehenean dena prest izango dugu hasteko. Modu honetan kirola segurtasun osoz egin dezakezu, protokolo bat jarraituz eta Osakidetzaren gomendio guztiak betez.
Lehen fase honetan Izko edo Jose Luis entrenatzaile pertsonalarekin entrenatzeko instalazioetara sar zaitezke hitzordua emanez.
Ausartu berriro forma hartzen!
Aurreko hitzordua:
Etxean egiteko jarduerak, maiatzak 3tik 10era.
Marijo Gómez: Egunero 10h, Body Fit, Pilates Rudo, Cross Training, Hipopresivos y Tabata Cardio.
Irene Gajate: 18h, astelehena Cardio Pilates, asteazkena Pilates Rulo (15.30h), osteguna Cardio Pilates y ostirala Pilates Tono Pilates Rulo+Pesas.
Aitor Alonso: Ciclo Indoor asteartea, ostirala y igandea . Elíptica igandea 18h.
Jose Luis: larunbata 10h Cross Training
Izko Armental: astelehena eta osteguna tabata.
Elena Jimenez: “Encuentro de Yoga” ZOOM-en asteazkena 18.30h (Izena eman behar da). Yoga Relajación, larunbata 18h.
Marijo Gomez: Egunero 10tan, Body Fit, Hipopresivos, Cross Training, Pilates y Slow.
Irene Gajate: Pilates Aro, Pilates Toningballs eta Pilates Cardio Tono
Aitor Alonso: Ciclo Indoor astelehenean, ostiralean eta igandean.
Patri Navascués: Dantza asteazkenean eta larunbatean.
Jose Luis: Corss Training Ostegunean.
Izko Armental: Tabata asteartea eta larunbata.
Elena Jimenez: Yoga erlaxazioa larunbatean.
Elena Sarasa: Aerotono ostegunean eta familia ekintzak igandean.