Eusko Jaurlaritzak Covid-19 geldiarazteko murrizketa berriak iragarri ostean, hauek izango dira neurri berriak Manteon:
- Instalazioa 21: 00etan itxiko da (astelehenetik larunbatera)
- Aldagelak eta dutxak ezin izango dira erabili (horri buruzko jarraibide berriren bat espero dugu datorren astean, batez ere aldagelen erabilerari dagokionez, baina oraingoz hori da jasotako agindua).
- Maskara nahitaez erabili beharko da kiroldegietako espazio eta jarduera guztietan, baita gimnasioetan eta ikastaroetan ere.
- Espazio guztien edukiera % 40ra murriztu da.
- Instalazioetan antolatutako kirol-ikastaro guztiak mantenduko dira. 21: 00etatik aurrera programatutako ikastaroetan ordutegia aurreratzen edo ordu berri bat bilatzen saiatuko gara.
Badakigu neurri batzuk ez direla batere atseginak, baina hori da Eusko Jaurlaritzak ezarritakoa eta bete behar duguna. Berriro diogu garrantzitsuena instalazioa irekita eta jarduerak martxan jarraitzea dela!!
Eskerrik asko zuen ulermenagatik.