Bera Bera

Select your language

Manteon dagoeneko hartu ditugu Eusko Jaurlaritzak Covid-19-ri aurrea egiteko hartutako "Jarduera Fisikoaren Jarraibideak" betetzeko neurriak.
Normaltasun Berria, 2020ko urriaren 26a

Manteon antolatutako kirol-ikastaro guztiak mantentzen dira. 

Aretoen edukiera %50era murrizteak ez dio eragiten izena eman duten pertsonen kopuruari, murrizketa hori aurreikusita baitzegoen kanpaina hasi zenetik.Jarduera-geletan, hiru eremu markatu dira zinta bidez, eta ikastaroetako ikasleak eremu berean jarri beharko dira beti. Hala, talde desberdinak egongo dira (gehienez 6 pertsona), eta ezingo dute elkarrekin jardun klaseetan.

 Adibidez: 

Maskararen erabilera nahitaezkoa da instalazioko eremu guztietan, eta kirol-jarduera handiko uneetan ez da beharrezkoa izango erabiltzea. Ildo horretatik, kirol-jarduera bizitzat hartzen dira Cross training, Ziklo Indoor, Body Fit, Strong, Zumba, TRX, Aerowellnes ikastaroak. Gainontzeko ikastaroetan maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da, monitoreak kentzea ahalbideratzen duen ariketa edo uneetan salbu.

Jarduera-gela guztiek airea etengabe berritzeko sistema automatikoa eta/edo leihoak dituzte. Beraz, instalakuntzako arduradunak une oro areto guztien aireztatzea egokia izan dadin ikuskatuko dute.

Aldagelak ez erabiltzea gomendatzen da eta, betiere, ezarritako edukiera errespetatzea eta ahalik eta denbora gutxienean bertan egotea.

Mila esker zuen laguntza eta ulermenagatik eta ea egoera honi guztion arten buelta ematen diogun. 

 

 

Laguntzaileak/Colaboradores