
Andoain, Zarautz, Zumaia, Manteo, Yoldi, Bidebieta eta Gascan arituko dira Bera Berako harrobiko taldeak.
Senior taldeak Kopan egingo du debuta Gascan Aiala Zarautzekin, Herrería Bidebieta jubenil mutilek Usurbil hartuko dute, Lacturale Bera Bera neskek Zumaian jokatuko dute eta Federazio txapelketan Bera Bera Urdinak Irauli hartuko du Yoldin.
Infantol mailan, neskak Manteon eta Andoainen eta mutilak, Zarautzen.
“Abuztutik ari gara lanean helburu horrekin, eta orain lortu dezakegun astean gaude” adierazi du gaur goizean Super Amara Bera Berako entrenatzaile Imanol Alvarezek. Gipuzkoarrek garaipena behar dute Unicaja Banco Gijonen aurka, igandean 18etan (La Arena, TDP), matematikoki txapeldun izateko.

Kopa ostean, hurrengo erroka atejoka dugu: Guerreras Iberdrola liga irabaztea igande honetan Xixongo La Arena kiroldegian. Horretarako, Super Amara Bera Berak Unicaja Banco Gijón gainditu behar du matematikoki zortzigarren garaikurra eskuratze aldera.
Erregina Kopako fase final batek antolatzeak erakunde eta jende askoren partaidetza eskatzen du. Pertsona askori eskertu nahi diegu emandako guztia, besteak beste, Super Amarari fanzoneko jokua jartzeagatik, Autocentro Igarari kontxeak uzteagatik Emakumeen kirol foroa eta Kopan garraioak egiteko, Gesalagari eta Okelani kadeteen ostiraleko bazkariaz arduratzeagatik –gure esker ona Lengokoak elkarteari-, fanzonen otorduak bermatzeko eta Lacturalek yogurtak ekarri zituelako ostiralean kadeteen postrerako.

Lehenik eta behin, Costa del Sol Malaga zoriondu nahi dugu Erregina Kopako txapeldun izateagatik, merezimendu osoz, eta Mecalia Atlético Guardesi ere zorionak eman nahi dizkiogu Kopako lehen finala jokatu duelako eta txapelketa ona egiteagatik. Era berean, KH7-BM Granollers zoriondu nahi dugu kadete mailako Minikopa irabazteagatik.