
Matematikoki Liga eskuratu ostean, Super Amara Bera Berak aurreneko kontratu berritzea iragarri du, izan ere, Sara Gil de la Vega eskuin hegalariak bosgarren denboraldia beteko du datorren urtean.

Bidebieta auzoan sortua, bosgarren saiakeran lortu zuen emakumeen eskubaloiko ohorezko mailara igotzea 1990ean eta irailaren 23an debuta egin zuen Madrilen, Complutense taldearen aurka (25-17). Porrot horrek maila eusteko arazoak izango zirela antzeman zituen baina lortzeaz gain, urtez urte urratsak eman ditu egun erreferente izateko. Elitean mila partidako langara iritsiko da larunbatean Gascan (18etan)

Azpimarratzeko infantil nesken taldeak bigarren fasean líder amaitu duela Tecnifuelle Elgoibar gaindituta. Bestalde, senior taldeak Aiala Zarautz estutu zuen Gipuzkoako Kopan.