
Bera Bera eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak eta La Jota eskubaloiko presidente Jorge Batllek lankidetza hitzarmen bat sinatu dute eskubaloiari Zaragozan bultzada bat emateko helburuarekin, eta talde aragoiarrak bere jokalariak super amara Bera Berarekin jokatzea erraztuko luke, aukera hori sortuz gero.

super amara Bera Berako entrenatzaile Imanol Alvarezek uztailaren 26rako deitu du bere plantilla, 40 eguneko denboraldiaurreari ekiteko, lehen partida ofizialera ahalik eta ondoen iristeko, iraileko lehen asteburuan Guerreras Iberdrola Ligari dagokiona.

Emma Boadak eta Malena Cavok kontratua berritu dute super amara Bera Berarekin, eta bosgarren eta laugarren denboraldia beteko dute, “European Leagueko multzoen fasea jokatzeko eta titulu guztiak lortzeko borrokan jarraitzeko” asmoarekin.