
Summer BAGek egoitza iraunkorra estreinatuko du 2023an: Leongo Villacelama herria, alegia. Udako txapelketa hau sortu zuten hiru taldeak – Bera Bera Eskubaloia, Aula Valladolid eta Atlético Guardes (BAG) – akordio batera iritsi dira Leongo herriak urtero Guerreras Iberdrola Ligako denboraldiaurreko txapelketa ospetsuena har dezan. Iaz herri honek IV. edizioa hartu zuen.

‘Indar Urdina, Zure barruko grina/Lo llevas dentro' lelopean, super amara Bera Berak 23-24 abonatu kanpaina aurkeztu du gaur eguerdian Gascaren kanpoaldean, marea urdinari jarraitzaile gehiago gehitze aldera eta mila abonu gainditzeko helburuarekin.

super amara Bera Berak KH7 BM Granollers hartuko du irailaren 2an Josean Gasca kiroldegian, Guerreras Iberdrola 23-24 Liga irekitzeko. Liga erregularra etxean ere amaituko du, martxoaren 23an, Caja Rural Aula Valladoliden aurka. Imanol Alvarezen taldeak aurkari zuzen gehienak lehen itzulian bisitatuko ditu.