
Super amara Bera Berak bigarren lagunartekoari ekingo dio Paris 92 taldearen aurka Capbretonen (ostiralean, 19etan). Partida honetarako Elke Karsten baja izango da kolpe handia jaso zuen ezker lepauztaian, ondorioz, Imanol Álvarezek 18 jokalari izango ditu prest.

super amara Bera Berak abuztuan jokatuko duen zortzi lagunarteko zikloari hasiera eman dio gaur arratsaldean Gascan, zale dexente elkartu delarik, Chambray Touraineren aurka galduz (20-22). 15 minutuko hiru denborako lagunartekoan talde frantziarrak, bajak gorabehera, bere indar fisikoa, abiadura eta kalitatea erakutsi ditu eta, hirugarren zatian, talde donostiarra, gaztez osatua, gainditu du.

super amara Bera Bera, Costa del Sol Málaga, Madeira Andebol eta Sporting Lisboa de Benfica dira historiako lehen Iberiar Superkopako partaideak, Donostiako Josean Gasca kiroldegian ospatuko dena irailaren 8 eta 9an. Txapelketa ikusteko abonamenduak salgai dira dagoeneko: https://venta.berabera.com. super amara Bera Beraren abonatuek eta 20 pertsonez osaturiko multzoek (klnunbak, elkarteak, ikastetxeak…) %20ko deskontua izango dute.