Igandean 12,00tan Bidebietan, Gipuzkoako Kopa irabazteko lehian dauden bi taldeak aurka jokatuko dute, beraz, partidu berdindua izango dela pentsatzen dugu. Gure taldeak etxean jokatzea abantaila izatea espero dugu.
Larunbatean Bidebietan, Gipuzkoa Kopako partiduan Kadeteak abantaila handiarekin garaipena lortu zuten Zumaiako Pulporen aurrean. Partidua hasieratik kontrolatu zuten, atsedenera 18-7 emaitzarekin helduaz. Lau jokalari infantil jokatu zuten lan ona eginaz eta guztiak golak lortu zituzten. Golegileak: Martinez 10, Pires 9, Pedrera 4, Curto 3, Cercadillo 2, Dominguez 2, Perez 1, García 1, Galan 1, Garazi 1, Anne Miren 1
Bidebietan jokatutako Gipuzkoa Kopako partiduan, Donostiakoak arazo handirik gabe Andoaingo Leizaran taldea gainditu zuten. Etxekoak hasieratik markagailuaren jabe egin ziren eta pixkanaka abantaila handitzen joan ziren, atsedenean 16-9. Tamalgarriena Nahiara Elgarrestaren belauneko lesioa izan zen. Golegileak: Elgarresta 11, Lazcoz 8, Citu 2, Valle 1, Artano 1, Gonzalez 1, Eizagirre 1
Igandean 10,00etan Bidebietan, Kadeteak partidu zail bat jokatu beharko dute Zarautz Mollari taldearen aurka, eta ligako partidutan izan den bezala, garaipena lortzeko lehia handia izango da, bi talde hauek Gipuzkoako Kopa irabazteko faboritoak bai dira.
Larunbatean19:00tan, J.A.Gaska polikiroldegian, Akaba Bera Berak dudarik gabe liga amaiera honetako partidurik garrantzitsuena jokatu beharko du. Itxako taldea sailkapeneko bosgarren postuan aurkitzen da Akaba Bera Beratik puntu bakar batera. Bi taldeen helburua laugarren postua lortzea eta datorren denboraldirako europako txapelketa jokatzeko postuetan mantentzea da.