AKABA BERA BERAk, ABF ligari neurria hartu diola azaldu zuen. Partidu osoan zehar beraiek eraman zuten jokoaren erritmoa eta bizitasuna. Lehenengo zatiko atezaina Jockelyn Tienstra izan zen, eta bere lanak, eta defentsaren lanak ere, AKABA BERA BERA momentu guztietan markagailuan aurrera joatea ahalbidetu zuen. Bigarren zatian Darly Zogby de Paula izan zuten atezain. Bere lana ere bikaina izan zen. Bigarren zatiko 15. minututik aurrera defentsan gogor aritu ziren Donostiakoak, baloi ugari moztu zituztelarik. Modu berean, AKABA BERA BERAk bere erasoaren seriotasuna erakutsi zuen ligako 5. jardunaldi honetan.
Partidu hasieratik donostiakoak markagailuan aurreratzea lortu zuten, defentsa on baten bidez, kontraerasora azkar irtetzen eta eraso eraginkor batekin.Atsedenera 15-7 emaitzarekin heldu ziren. Bigarren zatian joku ona mantentzea lortu zuten eta markagailuan aldea handitzen joan ziren. Aipatzeko da jokalari guztiak jokatu eta gola sartzea lortu zutela.
Libe Altuna Akaba Bera Berako jokalari zarauztarra Espainiako junior selekziora deitua izan da. Konzentrazioa Pinto (madrilen) izango da urriak 24tik 28ra, goiz eta arratsaldeko entrenamendu saioekin.
Donostiakoak garaipena lortu zuten markagailuan aurretik joan ziren partidu batean,defentsan lan on bat eginaz eta eraso eraginkor batekin. Atsedenera 9-16 emaitzarekin heldu ziren, eta honek lasaitasuna eta partiduko agintea eman zion Akabari.
Partiduko golegile handiena Manuela Fiedel izan zen, 11 golekin, baina aipatu behar da taldeko jokalari guztiak golen bat sartzea lortu zutela.
Partidua zaila izango zela aurretik jakinda, lehenengo partidua jokatu zuen etxean AKABA BERA BERAk. Partidua nahiko berdindua izan zen, hala ere, Alikantekoak markagailuan aurrean izan ziren partidu osoan zehar. Deskantsura 11-14. AKABA BERA BERAk bigarren zatiaren bukaeran partiduari martxa hartu baldin bazion ere, azkeneko markagailuaren emaitza 25-27koa izan zen.
Partiduko goleagile handiena Kowalska izan zen, 7 golekin.