Denboraldi honetarako ezarritako helburuak lortu ondoren, laugarren postua eta Europako txapelketarako sailkapena lortuaz, Akaba Bera Berak agur esan dio denboraldiari hurrengo denboraldirako aldaketa haundiekin. Jose Luis Villanueva entrenatzailea Alacanteko eta Goi Mailara igo berri den Torrevieja taldera joango da, ,Eli Pinedo eta Nely Carla Valentziako Ferrobus Mislata taldean jokatuko dute,Monica Nedelciu Plusfrec Lleidara doa, Vanesa Albardias eta Yolanda Sevillanok ere taldea utziko dute eta hainbeste urte ondoren Amaia Ugartemendiak denboraldi honetan erretiratzea erabaki du. ZORTE ON GUZTIOI
Reyes Carrere, dagoeneko klubean lanean egon arren, ofizialki Bera Berako entrenatzaile eta zuzendari tekniko bezala aurkeztua izan da komunikabideen aurrean. Bi denboralditan Alucine Alser Sagunto taldea zuzentzen egon ondoren, Reyes Akabara ilusio handiarekin itzuli da, taldeak azken urteetan izan duen maila berdinean mantentzeko asmoarekin. Ongietorri.
Larunbatean 20,00tan kadete taldeak partidu garrantzitsu bat jokatuko du Ereintzaren aurka, eta garaipena lortzen duen taldeak igandean Eibarren ospatuko den finala jokatzeko aukera izango du. Ez da partidu erraza izango.¡¡¡ANIMO!!!
Ekainak 5 eta 6ean Euskadiko lurraldeko selekzioen txapelketa ospatuko da, eta igandean egingo dituzten prestaketa saioetarako Bera Berako hiru jokalari jubenil deituak izan dira: MARIA SORIAZU, MAITE LAZCOZ Y ROXANA CITU. ¡¡¡ ZORTE ON GUZTIOI !!!
Kopako azken partiduan jubenilak Oñatiko Aloña Mendi taldearen aurka jokatuko dute, igandeak 30ean 12:00tan. Dagoeneko partiduak ez du inolako garrantzirik, aukera guztiak galduak dituzte eta. Gipuzkoako selekziora deituak izan diren jokalariak ez dute partidua jokatuko.